MENU
BB-UCAM

Jardunaldi txarra bisitari moduan

Bisitari moduan gauza positiboak ateratzea zaila izaten da elite mailetan baina asteburu hau bereziki zaila izan da gure taldeentzat eta soilik Santurtzik lortu du garaipena. Asteburuko beste garaipena HA Zornotzak lorturikoa izan da.

 (ARGAZKIA: ACB Photo/J. Bernal)

UCAM MURCIA 82 – RETABET BILBAO BASKET 71

RETAbet taldea, defentsan ideia argiak eta distantzia luzean eraginkor irten zen Murtziako kantxara. Hasteko 2-12. Gizon garrantzitsuen faltek ohikoak ez diren errotazioak behartu zituzten eta Murtziarrak aldeak murriztu zituzten. Atsedenaldian 40-42, Bilbotarrak aurretik. Murtziarren dinamikak jarraitu egin zuen atsedenaldiaren ondoren eta etxekoek +10eko abantailak kudeatu zituzten.

LACTURALE ART ARASKI 73 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62

FIBAko geldialdiaren ondoren,Dia Liga berriz ere martxan zen eta Lointek taldeak irteera zaila zuen Mendizorrotzan. Partiduaren gehiengoa atzetik pasa zuen Lointekek,azken unean hirukoak ezin sartu ibili zelarik. Caldwell-ek debut ona burutu zuen.

ENSINO 66 – GDKO IBAIZABAL 61

GDKOk denboraldiko irteera zailenetako bat zuen eta naiz eta hasierako minutuetan min egin (16-17), Talde Galiziarrak ondo erantzun zuen atsedenaldira aurretik iritsiz (35-30). Bigarren zatian Ensino gehiago izan zen, erregulartasunaren tekla aurkitu ezinik ibili zen GDKOren aurka.

HA ZORNOTZA 87 – MEGACALZADO ARDOI 67

HA Zornotzak bederatzigarren garaipena jarraian lortu zuen Ardoiren aurka. Lehen laurdenean Zornotzarrek partidua haustea lortu zuten, 29-16. Hortik aurrera norgehiagoka berdinduagoa izan zen, baina markagailuan Mikel Garitaonandiaren taldeak aldeak handitu zituen.

ORDIZIA BASOA 73 – CB SANTURTZI SK 81

Derbi berri bat izan dute Moreek, honako honetan etxetik kanpo. Hasieran Ordizia ondo sartu zen partiduan (20-17). Torres eta De la Iglesiak duelu polita eskaini zuten, bizkaitarren aldekoa izan zelarik, distantzia luzetik izandako eraginkortasunari esker. Ordiziak gauzak zail jarri zituen baina ezkerraldeko taldeak ez zuen huts egiterik burutu eta garaipena Santurtzira ekarri zuten.

AMIAB ALBACETE 79 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 70

Pasa den jardunaldian Bidaideakek bisita zaila jaso bazuten ere aste honetan ere bidaia zaila zuten oraindik partidurik galdu ez duen AMIAB taldearen aurka. Bizkaitarrek dena eman zuten baina 15. Minuturako 36-19 atzetik zihoazen. Partidua iraultzen saiatu ziren Bizkaitarrak baina ezin izan zuten esperotako emaitza lortu.