MENU
xabi-lopez---fiba

Xabi Lopez-Arostegi Getxotarra Espainiako Selekzio absolutuarekin jokatzeko deitua

Pasa den ostiralean, 2019ko Munduko Koparako “FIBA Lehioak” sailkatze fasean parte hartuko duten 16 jokalarien zerrenda jakitera eman zuen Espainiako Saskibaloi Federazioak. Denbora askoren ondoren, bertan izango da Xabi Lopez de Arostegi bizkaitarra.

Beheko mailetan jokalari bizkaitarren presentzia ohikoa bada ere, maila absolutuarekin partehartzea zailagoa izaten da. “FIBA leihoetan” izaten den egoera zailak, NBA eta Euroligako taldeetako jokalariak gabe, ohikoa ez den deialdi bat burutzea ekarri du. Sergio Scariolo entrenatzaileak aukeratutako 16koan bizkaitar bat dago, Divina Seguros Juventut taldeko Xabi Lopez de Arostegui. 20 urterekin maila absolutuan debutatzeko aukera du.

16 jokalariak honako hauek dira:

 

JOKALARIAK

ADINA

ALTUERA

 
Víctor Arteaga

25

2,12

Javier Beirán

30

2,00

Quino Colom

29

1,88

Jaime Fernández

24

1,86

Sergi García

20

1,93

Nacho Llovet

26

2,02

Xabier López-Aróstegui

20

2.00

Albert Oliver

39

1,87

Oriol Paulí

23

2,01

Xavi Rabaseda

28

1,96

Sebas Saiz

23

2,05

Alex Suárez

24

2,06

Fran Vázquez

34

2,09

Javier Vega

29

2,05

Edgar Vicedo

23

2,03

Sergi Vidal

36

1,99

Selekzioa astelehen honetan, azaroak 20, batuko da Guadalajaran. Bertan izango dira Ostegunera arte. Egun horretan Podgoricara bidaiatuko dute. Guadalajaran sei saio burutuko dituzte.

Lehen “leiho” honetan Espainia Montenegroren aurka lehiatuko da ostiralean 20:00etataik aurrera. Igandean, Azaroak 26, Esloneniaren aurka jokatuko dute Burgosen. Selekzioa larunbat eguerdian iritsiko dira Burgosera.