MENU
CF-ESP-askartza

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Tabirako Baqué A-k Askartzari irabazi dio, lehendabiziko postuaren lehian sartuz (EK)

Junior eta Kadete mailetako Liga Berezien zortzigarren jardunaldia ere aurrera doa eta Euskal Ligako lehendabiziko kruzeen jabeak ezagutzen hasiak gara. Emakumezko Kadeteetan, B multzoan, Askartza eta Tabirako igoeragatik borrokatuko dira baina oraindik postuak erabakitzeke daude eta horrek kantxa faktorean eragin zuzena izango du. Tabirakok Askartzaren aurka lorturiko garaipenari esker, Durangarrek presioa sartu diete Leioarrei, izan ere garaipen kopuru berdina dute orain talde biek eta averagea Durangarren aldekoa da.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan Padurak lehen postua ziurtatu zuen birtualki Euskal Ligako igoerako kruzeei begira, Unamunori 63-80 irabazita. Beste alde batetik Dosa Salesianos taldeak 26 puntuko aldea sartu zion Berrio Otxoari bigarren posturako lehian. Azkenik Mungiak Santurtziri irabazi zion ezustean, averagea ere lortu zuelarik.

B multzoan, La Sallek 72-43 irabazi zion Zornotzari, bigarren postua sendotuz. Loiola Liderrak asko sufritu zuen Kandelazubietan Leioari irabazteko. Ibaizabalek 75-54 irabazi zion Askartzari Urretan.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan, sailkapenaren buruan dauden bi taldeek nagusitasunez irabazi zuten beraien partiduak. La Sallek Laurori 72-27 irabazi zion eta Zornotzak 30-74 Escolapios-i. Mungiak 61-47 irabazi zion Doisa Salesianos taldeari.

B multzoan, emozio handia izan zen Askartza eta La Salleren arteko partiduan, Bilbotarrek 65-67 irabazi zutelarik. Getxok bere aldetik ez zuen sufritu Leioari irabazteko eta Unamunok nagusitasunez irabazi zion Ibaizabali 23-89.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan, sailkapenaren buruan dauden taldeek garaipena lortu zuten. Zornotzak 25-0 irabazi zion la Salleri. Getxok 23 puntuko aldearekin irabazi zion Unamunori eta Maristasek Loyola Indautxuri irabazi zion emozioz beteriko amaiera batekin.

B multzoan ostiralean Durangoko merkatu plazan ospatutako partiduan Leioak 64-81 irabazi zion Tabirakori. Paulesek 63-90 irabazi zion padurari Arrigorriagan eta Santurtzik nagusitasunez irabazi zuen 28-75 Berrio Otxoaren aurka.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan, Aguilas Salesianosek partidurik galdu gabe zegoen Escolapiosi irabazi zion Moyuan 51-52. Tabirakok  liderraren porrota aprobetxatu zuen eta Gernikan jokaturiko partidua 38-49 irabazi zuen. Bukatzeko, Zornotzak lehen garaipena lortu zuen Unamunoren aurka 46-42.

B multzoan Tabirakoren eta Askartzaren aurkako partidu interesgarria ospatu zen.

Partidu hasieran etxeko taldeak presio handia erakutsi zuen, eskuinaldekoen karentziak agerian utziz. Durangotarrak lan ona egin zuten eta horren ondorioz gorriek huts egiteak burutu zituzten, saskiratze errazak jasoz. Tabirakok 7 puntuko aldeak maneiatzen zituen lehen laurdenaren bukaeran, baina Askartzak bikain erantzun zuen eta atsedenaldira 3 puntu behetik zirela iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean Askartzak partidua iraultzeko dinamikari eutsi zion eta 10 minuturen faltan 7 punturainoko aldeak jarri zituen. Bian Askartzak ez zuen amore eman eta partiduan sartu zen berriz ere. Baina orduan Tabirakok berdintzea lortu zuen eta ondoren baloi garrantzitsu bat lapurtu ondoren markagailuan aurrea hartu zuen, erabakigarria izango zena. Partidu amaieran 59-55.

Gainontzeko partiduei dagokionez, Paules lehendabiziko garaipena lortzetik gertu izan zen (35-42) eta Laurok 2 puntuko aldearekin irabazi zion Berrio Otxoari (34-32).