MENU
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-06
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-05
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-04
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-00
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-03
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-02
  • JF-ESP-LS-MUNGIA-01
  • JF-ESP-LS-MUNGIA

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Sailkapen buruan dauden taldeen arteko lehia zuzenak irabazi dituzte La Sallek eta Unamunok

Liga Berezien bigarren itzuliko lehen faseko bigarren jardunaldiak jokatu dira eta nabarmentzekoa da Emakumezko Junior mailan eman direnak. A multzoko sailkapen buruan dauden talde biek elkarren aurka jokatu dute eta B multzoko hiru talde indartsuetatik bik ere elkarren aurka jokatu dute. Garaipenak etxean jokatu duten taldeentzat izan dira, La Salle eta Unamuno. Talde bi hauek Euskal Ligara igotzeko borrokan abantaila lortu dute, kantxa-faktorea alde izango dutelarik.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan La Sallek 68-54 irabazi zion Mungiari, bosgarren garaipena jarraian lortuz. Partidu oso berdindua izan zen, hasieran Deustukoek abnatila txikia lortu zutelarik (17-8,8.min). Mungiak ez zuen amore eman eta 1-14ko partziala itzultzeko gai izan zen5 minututan partidua iraultzeko 18-22. Azken laurdenera 42-45 sartu ziren baina horiek gehiago asmatu zuten, kontraeraso erosoak lortuz. Mungiak lanean jarraitu zuen baina ezin izan zuen garaipena lortu. Sailkapenaren goiko postuetan dagoen Zornotzak 24 puntuko aldearekin irabazi zion Laurori 47-71. Dosa Salesianosek 60-46 irabazi zion Escolapios taldeari.

B multzoan Unamuno eta Askartzaren arteko partidua izan genuen Zorrotzan, lehen eta bigarren sailkatuak hurrenez urren.

Talde biak oso serio irten ziren, lan bikaina eginez. Lehen 6 minutuak igaro ondoren, Bilbotarrek abantaila txikiak lortu zituzten, minutuak aurrera pasa ahala oso baliogarriak bihurtu zirelarik.

Lehen laurdena 14-10 amaitu zen etxekoen alde. Momentu horretan Ortizek planteamendua aldatu zuren, 2-3 eremuan jarriz bere taldea. Aldaketa horrek bere emaitza ekarri zuen,atsedenaldira berdinketarekin iritsi zirelarik 20-20.

Hirugarren laurdena 33-27 bukatu zen. Askartzak jokoa hobetu zuen eta 6 minuturen faltan 3 puntura hurbildu ziren (33-30). $ minututan hiriburukoek 8-1eko partziala lortu zuten, hortik aurrera averagea zegoen jokoan  eta etxekoentzako izan zen. Azkenean 43-32 Unamuno nagusi.

Multzoko beste bi partiduetan la Sallek 4 puntuko aldearekin irabazi zion Getxori eta Leioak beste garaipen bat lortu zuen azken postuan dagoen Construcciones Zamakoaren aurka.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan sorpresa batzuk eman ziren. Alde batetik, Mungiak lehendabiziko garaipena lortu zuen Berrio Otxoari 51-43 irabazita. Padurak lidertza berretsi zuen Dosa Salesianosi irabazita eta Unamunok Santurtziri irabazi zion 4. Postua lortzeko lehian.

B multzoan Lyolak partidurik galdu gabe jarraitzen du Amorebietan 30 puntuko aldearekin irabazi ondoren. Ibaizabal ere La Salleri irabazteko zorian izan zen Deutson (69-66) eta Loiolak azken postuan dagoen Askartzari arazorik gabe irabazi zion 52-68.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan multzoko lehen hiru sailkatuek erraz irabazi zituzten beraien partiduak. Unamunok 40-30 irabazi zion Gernikari. Escolapiosek galdu gabe jarraitzen du Zornotzari 63-34 irabazi ondoren Moyuan eta Tabirakok38-57 irabazi zion Aguilas Salesianos taldeari.

B multzoan, emakumezko kadeteen mailan, Askartza liderrak 47-42 irabazi zion Berrio Otxoari eta galdu gabe jarraitzen du.Laurok sorpresa eman zuen Getxori 44-47 irabazita etxetik kanpo. Tabirakok erraz irabazi zion Paules taldeari 71-28.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan aurreikuspenak bete egin ziren. Zornotzak erraz irabazi zion Amorebietari 90-42 eta Getxok 48-84 irabazi zion La Salleri Deustun. Azkenik derbi Bilbotarra Loyola Indautxuk eraman zuen, Unamunori irabazita.

B multzoan, igande arratsalderako gorderiko partiduak norgehiagoka interesgarria utzi zuen. Bertan, Leioak 70-64 irabazi zion Santurtzi Liderrari.  Gainontzeko bi partiduetan, Tabirakok 84-71 irabazi zion Padurari eta Paulesek 107 sartu zizkion Berrio Otxoari Bagatzan (107-36).