MENU
LV-CF-LA-SALLE

EUSKAL LIGA: Ia bizkaitar denak A1erako aukerekin edo titulua lortzeko sailkatuak daude dagoeneko

Bilbao Unamunok Gizonezko Juniorretan, eta Loiola eta Gernika Emakumezko Kadeteetan sailkaturik daude A1erako lehen fasea bukatzeko 4 jardunaldiren faltan. Gure gainontzeko ordezkariak aukera handiak dituzte sailkapena lortzeko, Limpiezas Al garbi (GK), La Salle (EK) eta Tabirako Baqué (EG) izan ezik. Talde hauek oso zaila dute sailkapena lortzea.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Maila honetako talde bizkaitar gehienak A1ean daude baina La Salle Bilbao taldeari asko zaildu zaio sailkapena Easo Bankoa aurkari zuzenaren aurka galdu ondoren. Bilbotarrak soilik lehen laurdenari eutsi zioten. Hurrengo laurdenetan Easok aldeak handitu zituen. Porrot honekin La Sallek sailkatzeko aukerekin jarraitzen du baina karanbola asko behar ditu helburua lortzeko.

Loiola Indautxu Liderrak 55-38 irabazi zion Araski-Ointxe taldeari eta postua mantentzen jarraitzen du. Gernika KESB taldeak bosgarren garaipena jarraian lortu du Movilteck taldeari 43-61 irabazita.Mikel Retolazaren taldea ondo sartu zen kantxan 5-14, ondoren Labaurik aldeka handitu zituen, atsedenaldira 22-34 iritsiz. Etxeko taldeak ez zuen amore eman eta 31-35 hurbiltzea lortu zuen, baina momentu horretan Idirik erantzunkizuna hartu zuen eta Gernikak 9-21eko partziala lortu zuen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gernikak líder jarraitzen du, maila bikaina erakutsiz, Easo Universidad de Deustori 60-41 irabazita. 15 minutuz berdintasuna izan zen nagusi baina momentu horretan Alberdi eta Aberasturiren unea iritsi zen, partidua beraien alde jarriz. Hirugarren laurdenarekin batera, Gernikarren momenturik onena etorri zen, 15-2ko partziala lortuz.

Tabirakok ezin izan zion Aranur-i irabazi nahi eta lana gogotik egin, 70-60. A2-a ekiditea osoa zaila izango dute. Loiola Indautxuk hurbilago du Electro Alavesa Marianistas taldeari 53-72 irabazita, izan ere bosgarren postuan dago 5 garaipenekin eta Easo seigarren da, 2 partidutara, aurretik 4 jardunaldi geratzen direnean.

GIZONEZKO KADETEAK

Talde Bizkaitarrak ez daude erlaxatzeko moduan maila honetan. Bilbao Unamunok 69-55 galdu zuen Easo Edarraren aurka. Urdinek alde handia dute baina ezin dute konfitatu. Bilbotarrak gora behera handiko partidua jokatu zuten. Lehen zatia 15-16 bukatu zen. Bigarren laurdenean 7 minutuz saskiratu barik izan ondoren atsedenaldira 31-22 iritsi ziren.Azken laurdenean 9-2ko partzial batek Bizkaitarren erresistentzia puskatu zuen. Unamunok borrokan jarraitu zuen, 6 minuturen faltan 51-45ra hurbilduz, hein handi batean Barandallak eginiko lanari esker. Horraino iritsi ziren Bizkaitarren ahaleginak, izan ere 16-4ko partzial batek dena erabakita utzi zuen, Vucevic-ek lorturiko hirukoak ez zirelarik nahikoak izan.

Loiola Indautxu jardunaldiko ezustekoa emateko zorian izan zen Fundación 5+11 taldearen aurka (59-67). Loiola Indautxuk lan ona egin zuen defentsan baina ezin izan zuen talde Baskoniarra gelditu. Gorritxoak laugarren postuan dira 5 garaipenekin baina ISB eta ZAST hurbil dute.

Liempiezas Al Garbik denboraldiko fase hau bukatu aurretik garaipena lortzeko helburuarekin jarraitzen du. Asteburu honetan lortzetik urrun izan zen Grupo Zaher taldearen aurka (59-118).

GIZONEZKO JUNIORRAK

Hiru talde bizkaitarrak A1ean egoteko borrokan dabiltza baina aukera gehien erakusten duena Bilbao Unamuno da, izan ere bere presentzia ziurra da Easo Elkar Autocares taldeari 53-57 irabazita. Salvaren mutilak nagusi izan ziren atsedenaldira arte baina donostiarrek erantzun gogorra eman zuten hirugarren laurdenean 42-40 aurretik jarriz. Unamunok defentsatik aldatu zuen jokoa, bere uneari itxaron zion eta azken  unean erabaki zuen partidua. Betolazak azken minutuan lorturiko 2+1ekoa erabakigarria izan zen.

Beste bi talde egoera guztiz kontrakoan ditugu. GetxoSaskik maila bikaina erakutsi zuen Fundación 5+11 taldearen aurka (52-74). Egutegia lagun dute A1era sailkatzeko helburua lortzeko. Tabirakok ere bere aukerak probestu nahi ditu Electro Alavesari 62-54 irabazi ondoren. Durangarrak seigarrenak dira eta datorren asteburuan Bilbao Unamunoren aurka jokatuko dute.