MENU
  • EBA-ZTZA-STZI-7
  • EBA-ZTZA-STZI-6
  • EBA-ZTZA-STZI-5
  • EBA-ZTZA-STZI-4
  • EBA-ZTZA-STZI-3
  • EBA-ZTZA-STZI-2
  • EBA-ZTZA-STZI-1

HA Zornotzak irabazi du EBA-ko derbia

Partidu garrantzitsuak izan dituzte gure taldeek. Bilbao Arenan FC Barcelonaren bisita jaso genuen eta kataluniarrek garaipena lortu zuten. Lointek Gernika Bizkaiak Ferrol talde indartsuari irabazi zion, GDKO taldea Universidad de Oviedo baino gehiago izan zen eta Bidaideak Bilbao taldeak behar zuen garaipena erdietsi zuen Amivel taldearen aurka. Asteburuko partidua EBAko bi talde bizkaitarren artekoa izan zen.HA Zornotza eta CB Santurtzi SK taldeen artekoa 97-60 amaitu zen zornotzarren alde. Ezkerraldekoak ez ziren gai izan etxekoen nagusitasunari aurre egiteko.

RETABET BILBAO BASKET 83 – FC BARCELONA LASSA 104

Sito Alonso Bilbora itzuli zen, FC Barcelona ahaltsuaren buru. Kataluniarrak hasieratik dena ematera irten ziren, 4-16 aurreratu zirelarik. Hortik aurrera, RETAbet taldeak aurkariak ezarritako erritmoa baino ezin izan zuen jarraitu, baina ez ziren gai izan partiduan sartzeko.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 89 – UNI FERROL 82

Partidu bikainaz gozatu genuen malosten. Teledeporte katean emandako partidu honetan, etxekoek denboraldi honetako talde errebelazioetako bat jaso zuten etxean, Uni Ferrol. Galiziarrak 10-23 aurreratu ziren. Lointek taldeak bikain erantzun zuen, lehendabizi Naiara Diez kapitainarekin eta ondoren Maria Pina, Marina Bas eta Anna Gomezekin. Gernikarrak markagailua iraultzeko gai izan ziren, zaletuen gozamenerako.

UNIVERSIDAD DE OVIEDO 56 – GDKO IBAIZABAL 81 

Garaipen argia lortu zuen GDKO-k asturiasen. Hasieratik kolore berdea hartu zuen norgehiagokak. 10. Minutuak 8-25 adierazten zuen markagailuak, baina Josema Alcantararenak ez ziren erlaxatu eta abantaila handitu zuten.

HA ZORNOTZA 97 – CB SANTURTZI SK 60

Derbi bizkaitarra izan zen EBAn. Berdintasunak gutxi iraun zuen. Ibai Mugarzaren mutilak soilik hasierako 0-2koan jarri ziren aurretik.

Hortik aurrera etxekoen nagusitasuna iritsi zen. Joseba Estalayo jokalaririk garrantzitsuena izan zen lehen laurdenean. Jokalari Leioaztarrak hiru hiruko sartu zituen, markagailuan 12-4 aurretik jarri zelarik eta talde aurkariaren entrenatzaileari hutsartea egitera behartuz. Dena dela, Zornotzarrak sendo jarraitzen zuten eta azken laurdena Mendiberen hiruko batekin itxi zuten 22-8.

Santurtzi erritmoa hartzen hasi zen, baina 29-16koarekin aulkiko teknika eragin zuen. Moreek partiduan sartuta jarraitu zuten. Betolazak hiruko batekin lehendabizi eta baloi lapurreta eta saskiratze baten ondoren 32-21 jarri ziren. Etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen atsedenaldira arteko azken 4 minutuetan hobetzen saiatzeko. Mendikoteren hirugarren faltak berdeen errotazioan eragina izan zuen, baina zornotzarrek erraz saskiratzen zuten eta Pack-en saskiratze baten ondorioz 45-27 iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, kanpoko taldea partiduan jarraitzen saiatu zen baina Torres, Sainz de la Maza eta Betolazaren lana ez zen nahikoa markagailuan hurbiltzeko. Hirugarren laurdenaren bukaeran 65-43. Partidua erabakita zegoen eta Santurtzik beste 32 puntu lortu zituen, abantaila azken 97-60ra igoz.

 

AMIVEL RINCON FERTILIDAD 43 – BIDAIDEAK BILBAO 60

Bidaideak taldeak garaipena behar zuen AMIVEL taldearen aurka, horrela irabazita eta galdutako partiduen balantzea egonkortzeko sailkapenean. Hasieratik Bilbotarrak abantaila hartu zuten, pixkanaka handitzen joan zirelarik. Aurkari zuzena izango dela aurreikusten da AMIVEL taldea, hori dela eta garaipenak garrantzia bizia zuen. Malagarrek ezin izan zuten partidua irauli eta eroso iritsi ziren bukaerara bizkaitarrak.