MENU
GDKO-VALIENTE

GDKO, Santurtzi eta Bilbao BSR taldeek garaipenak lortu dituzte

Irabaztea oso garesti dago eta horren adibide dugu asteburu honetan gure bost taldeetatik soilik hiru izan direla irabazteko gai. GDKO, Santurtzi eta Bidaideak Bilbao BSR izan ziren talde irabazleak, baina denek lan asko egin ondoren. Lointek Gernika Bizkaia eta HA Zornotzak, liderraren aurka eta EBA-ko maila handiko talde baten aurka galdu zuten hurrenez urren. Denboraldiko lehen porrota Zornotzarrentzat.

PERFUMERÍAS AVENIDA 75 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55

Salamancan garaipena lortzea oso zaila zela jakitun joan ziren gernikarrak baina 20 minutuz bikain aritu ziren Gernikarrak, Bas eta Caldwell-i esker saskibaloi bikaina egiten. Bigarren zatian Gernikarrek behera egin zuten eta Salamancakoak horretaz probestu ziren abantaila ateratzeko.

GDKO IBAIZABAL 71 – ARXIL 64

GDAKO-k garaipena behar zuen sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Josema Alcantararenak hasieratik aurrea hartu zuten sailkapenean eta Galiziarrak ez ziren gai talde bizkaitarra geldiarazteko. Atsedenaldiaren ondoren partidua berdinduagoa izan zen baina GDKO defentsan hobeto kokatu zen. Azkenean gutxigatik bada ere garaipena etxean geratu zen.

ESTELA 85 – HA ZORNOTZA 77

Hamar partiduren ondoren iritsi da lehendabiziko porrota HA Zornotzarentzat. Talde bizkaitarrari aurrenekoz irabazteko gai izan den taldea Igualatorio Cantabria Estela ian da, jokalari bizkaitarrak tartean dituelarik (Rafa Pueyo, Jon Peña, Joseba Iglesias). Zornotzarrak kanpoko jaurtiketekin lehendabiziko abantaila lortu zuten (30-41, 20.min). Zornotzarrek ordea kanpoko jaurtiketatan asmatzeari utzi ziotenean Santanderrekoak gehiago izan ziren, Justinas Olechanavicioys eta Jon Peñari esker. Estelak markagailua irauli zuen baina HA Zornotzak partiduan sartua jarraitu zuen, minutu baten falta 77na berdinduz. Orduan jaurtiketetan huts egin zuen eta Estelak +8ko abantaila lortu zuen amaieran.

CB SANTURTZI SK 62 – CBT GIMNÁSTICA SPORT-CAFÉ 52

Santurtzik bere momentua itxaroten jakin zuen CBT Gomnastica Sport-Café taldearen aurka. Kantabriarrek lana gogotik eman zuten. Atsedenaldira 29-30. Ezkerraldekoek blokeko lana lantzen hasi ziren eta horrek Torrelavegakoen ezintasuna agerian utzi zuen. 7 puntuko aldearekin abiatu zuen azken laurdena Ibai Mugarzaen taldeak eta dinamika mantendu zuten.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 81 – GETAFE CASA MURCIA 63

Bidaideak larri xamar iritsi zen sailkapenari dagokionez zazpigarren jardunaldira. Hasieratik gehiago izan ziren Esteban Nuñezenak, 14-2ko partziala lortuz hasieran. Bilbao BSR taldeak lana gogotik egin behar izan zuen Madrildarrak ez zutelako amore ematen 24-22. Baina Turek-i (34 puntu) esker abantaila handitu zen eta zuzenean garaipenera eraman zuen Txurdinagako taldea.