MENU
  • ZST-TORRELAVEGA
  • ZST-TORRELAVEGA-4
  • ZST-TORRELAVEGA-3
  • ZST-TORRELAVEGA-2

Garaipen guztiak gizonezko taldeek lortutakoak izan ziren

Estatuko mailetan ari diren gizonezkoen taldeek asteburu bikaina izan dute. RETAbetek estreineekoz irabazi zuen, EBAko lehendabiziko jardunaldian Santurtzik etxetik kanpo Easo talde indartsuari irabazi zion eta Zornotzak etxean errez igo berri baten aurka. Emakumezkoentzat ez da asteburu ona izan, Lointek hurbil ibili bada ere galdu egin du eta GDKO Ibaizabalek garesti ordaindu zuen partida hasiera kaxkarra.

REAL BETIS 86 – RETABET BILBAO BASKET 94

Hirugarrenean lortu du RETAbet Bilbao Basketek garaipena. Real Madrilen aurka erakutsita hobekuntza berretsi zuten Beltzezko Gizonek Sevillan. Bilbotarrak ondo aritu ziren, lehen bi laurdenak oso parekatuak izan ziren eta hirugarrenean nagusitasuna bizkaitarrena izan zen, Tabu, Mumbrú eta Hamkikek egindako 10 minutu zoragarrien ondoren. 55-80koa salba ezina zen andaluziarrentzat.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 68 – MANN FILTER 75

Dia ligako hirugarren jardunaldia eta bigarren porrota Gernikarrentzat. Ondo hasi ziren, partidua kontrolatuz baina bigarren zatian ez zuten partidua erabakita uzteko aukera aprobetxatu eta Ferrarik momentu onean dagoela erakutsi zuen, garaipena Zaragozara eramanaz.

BARÇA 73 – GDKO IBAIZABAL 64

Garesti ordaindu zuen GDKO taldeak partiduan berandu sartzea. Katalunian jokaturiko partiduan etxeko taldea nagusi izan zen, atsedenaldira 44-26 joan zirelarik. Bigarren zatian hobeto bazuten ere,erreakzioa berandu etorri zen.

EASO LOQUILLO 61 – CB SANTURTZI SK 68

Hirugarren aldiz jokatzen zuten elkar hiru astetan eta hirugarren garaipena Santurtzirentzat. Lehen laurdenetik abantailak lortzen hasi ziren,15-21. Baina abantaila handitzea oso zaila zen, Esnaolak maila handia erakutsi zuen. Aldeak oso txikiak izan ziren eta garaipena Bizkaira etorri zen asko sufritu eta gero.

HA ZORNOTZA  98 – CBT GIMNÁSTICA 52

Nagusitasun handia erakutsi zuen Zornotzak Torrelavega igoberriaren aurka. Bigarren laurdenean lorturiko hirukoei esker, 9 hiruko hain zuzen, abantaila asko handitu zen. Defentsa ere bikain aritu zen eta Kantabriarrak inolako aukerarik gabe geratu zuren. Zaletuek asko gozatu zuten. Aipatzekoa Gorka Méndez eta Mikel Ceide harrobiko jokalariak EBAn estreinakoz jokatu zutela.