MENU
  • LOINTEK-ESTUDIANTES-ALSTON
  • LOINTEK-ESTUDIANTES-ITZI-YA
  • naiara-cancer-mama
  • GKA-ESTU-PINA

Positiboa Lointek, GDKO Ibaizabal, HA Zornotza eta Bidaideak taldeentzat

Asteburu positiboa izan dute Lointek, Ibaizabal,HA Zornotza eta Bidaideak taldeek. Lointekek 101-51 irabazi zion azken postuan dagoen Estudiantes taldeari. GDKO Ibaizabalek garai erreakzionatu zuen Basket Mar taldeari 54-62 irabazteko. HA Zornotzak nahiko izan zuen 10 minuturekin Valle de Egües taldeari 68-88 gailentzeko. Santurtzi irabazteko zorian izan zen Estelaren aurka eta RETAvet taldeak azken minutuetan galdu zituen bere aukerak. Bidaideak Bilbao BSR taldeak Salazarek azken 4 segundoetan egindako jokaldi bikainari esker gailendu zen.

IBEROSTAR TENERIFE 83 – RETABET BILBAO BASKET 69

Bilbotarrei ez zaie ondo ematen Tenerifeko kantxa. Lehen 30 minututan lan serio egin zuten baina 5 minitu oso txarren ondorioz ezin izan zuten irabazi.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 101 – MOVISTAR ESTUDIANTES 51

EuroCup txapelketan jasandako porrotari buelta eman dio Lointek taldeak. Movistar Estudiantes baino askoz gehiago izan ziren bizkaitarrak. 13. Minutuan 23-4 zegoen markagailua eta hirugarren laurdenera arte abantaila hasiz joan zen. Etxeko taldeak Bizkaiko  Bular Minbiziziaren Elkarteari eman zion bildutako diru guztia.

BASKET MAR 54 – IBAIZABAL GDKO 62

GDKO taldeari hasiera bikainari jarraipena falta izan zitzaion eta Basket Mar aurkari gogorra izan zen. Atsedenaldira 29-31. Etxeko taldeak hirukoekin asmatzen zuen eta bizkaitarrek bi puntuko saskiratzeak lortzen zituzten eremuko nagusitasunari esker. Azken laurdenera 50-47 iritsi ziren. Hor iritsi zen Galdakaoztarren unera eta markagailua iraultzea lortu zuten.

CB SANTURTZI SK 74 – IGUALATORIO CANTABRIA ESTELA 77

Gauzak zail jarri zizkion Santurtzik Estelari Mikel Trueban. Kantabriarrak Santurtzin aritutako jokalari asko dituzte, besteak beste Tomas Hampl, Jose Iglesisas eta Alex Hernandez. Nahiz eta partidu txukuna jokatu moreekin aritutako hiru jokalariek, benetan erabakigarria Justinas Olechanavicios lituaniarra izan zen, 23 puntu sartuz. 5 minuturen faltan 60-73 aurretik ziren kantabriarrak. Moreek ordea ez zuten amore eman eta 9-0eko partziala lortu zuten. Minutu baten faltan partidua irekia zegoen baina Iglesiases mate batek garaipena eman zien Estelakoei.

VALLE DE EGÜES 68 – HA ZORNOTZA  88

Zornotzarrak Egesibarren jokatzen zuten asteburu honetan. Lehen laurdenean berdinketa izan zen nagusi,10.minutuan (22-24). Momentu horretan Zornotzarrek dena jarri zuten eta Mendibe buru zutela partidua hautsi zuten.Mendikotek ere 12 puntu eta 14 errebote lortu zituen. Zornotzarren laugarren garaipena eta sailkapenaren goialdean daude Estela eta Grupo Santiagorekin.

BIDAIDEAK BILBAO 67 – ACE GRAN CANARIA 66

Ligako aurreneko partiduetan azken minutuetan partiduak ihes egin bazien, oraingo honetan Bilbotarren alde erabaki zen oso berdindua izan zen partidua. Partiduko azken unean Salazarrek lorturiko saskiratzeak Kanariarrei esku-hutsik joatea ekarri die.