MENU
BB-ZARAGOZA

Estatuko mailetan jokatzen duten talde bizkaitar guztiek garaipena lortu dute

 

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Zaila da FBE eta Endesa Liga lehiaketetan dabiltzan talde guztiek garaipena lortzea, baina oraingo honetan, talde bizkaitar guztiek irabaztea lortu dute.Garaipen garrantzitsuak sailkapenaren buruan jarraitzeko.

RETABET BILBAO BASKET 77 – TECNYCONTA ZARAGOZA 72

RETAbet Bilbao Basketek bikain erantzun zuen, azken 5 minutuetan 15-0eko partziala lortu zutelarik. Tabu-k izandako protagonismoa ezinbestekoa izan zen.

BEMBIBRE 77 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 78

Lehendabiziko partidua jokatu dute Gernikarrek etxetik kanpo eta lehendabiziko garaipena eskuratu dute.  Talde Gernikarrak lan asko egin behar izan zuen, abantaila argia lortzeko bi aukera izan zituen baina ez zituen aprobetxatu eta partiduaren azken momentuetan asko sufritu zuten, luzapenera joan zirelarik. Luzapenean Bizkaitarrek lehenago jo zuten eta abantaila horrekin zuzenean garaipenerako bidea hartu zuten.

IBAIZABAL GDKO 72 – CORTEGADA 42

Garaipen argia lortu du Ibaizabal GDKO taldeak CORTEGADAren aurka. Hasieratik abantailak lortu ziren Azkue eta Alonso de Armiñoren lan onari esker. Atsedenaldira 34-20 iritsi ziren. Galdakaoztarrek lan serioa eginez jarraitu zuten galiziarrei inolako aukerarik gabe utzi arte. Amaieran 30 puntuko aldea.

ARDOI  54 – CB SANTURTZI SK 68

Oso garaipen garrantzitsua lortu du Santurtzik Ardoi aurkari zuzenaren aurka. Hasiera bikaina jokatu zuten (9-17), defentsan sendo eta Mikel Sainz de la Maza asmatzen zebilen (hirukoetan 8tik6). Moreek aurrean mantentzea lortu zuten, hirugarren laurdenetan partidua erabakita utziz.

HA ZORNOTZA  131 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 97

Hirukoen jaialdiaz gozatu zuten Larrean. 16/35 Mikel Garitonandiarenentzat hain zuzen. Gipuzkoarrek zornotzarrek saskiratze erritmoa aguantatu zuten atsedenaldira arte, baina azkenean Bizkaitarrak nagusi izan ziren.