MENU
CADETE-MASC-ESPE-PAULES

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Paulesek galdu gabe ajarraitzen du Gizonezko Kadeteetan

(FOTO: CB Paúles)

Bizkaiko liga berezietako Junior eta Kadeteetan gauza asko gertatu dira. Paulesek Tabirako irabazi zion Gizonezko Kadeteetan, Zornotza bikain ari da Emakumezko Junior eta Gizonezko Kadeteetan. Gizonezko Juniorretan parekotasun handia dago taldeen artean eta Emakumekzo Kadeteetan Askartzak maila bikaina erakutsi du.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan Salesianosek bigarren garaipena eskuratu zuen Mungiaren aurka. Berrio Otxoak erraz irabazi zion Unamunori. Padurak Santurtziri irabaztea lortu zuen Mikel Trueba kiroldegian bigarren zati bikain baten ondoren. Berrio Otxoa eta padura lidertzan dira 3-1 batekin eta Unamuno, Santurtzi eta Dosa atzetik dira 2-2 batekin.

B multzoan, lidertzan diren bi taldeak elkarren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian. La Sallek garaipena eskuratu zuen Askartzaren aurka. Loiola erraz irabazi zuen Urretan. Leioak Amorebietan irabazi zuen eta Ibazaibalekin berdinduta dago sailkapenean 2-2 batekin. Askartza eta Zornotzak ez dute partidurik irabazi oraindik.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Mungia eta Zornotzaren artekoa berdeek irabazi zuten 46-69. La Sallek 66-31 irabazi zion Dosa Salesianosi. Escolapiosek lehendabiziko partidua irabazi zuen 37-43 Lauren aurka.

B Multzoan La Sallek 9-91 irabazi zion Construcciones Zamakoari. Unamunok ere irabaztea lortu zuen kandelazubietan. Getxosaski-Askartza partidua Azaroaren 1ean ospatuko da.

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan, Zornotzak jaun da jabe jarraitzen du, Loyola B taldeari 60 puntu inguruko aldearekin irabazi ziolarik. Getxok 72-48 irabazi zion Maristas taldeari. Unamunok La Salleri irabazi zion, eta sailkapenean berdinduta daude.

B Multzoan Tabirakok ezin izan zion Paulesi irabazi etxean. Barakaldarrak  askoz hobeto ibili ziren eta 45-86 irabazi zuten.

Santurtzik 31-58 irabazi zion padurari eta Leioak arazo gabe irabazi zion Berrio Otxoari.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan Tabirakok eta Escolapiosek 20 puntu baino gehiagoko aldearekin irabazi zien Zornotza eta Unamunori, urrenez urren. Gernikak ezin izan zuen lehendabiziko garaipena lortu Aguilas Salesianosen aurka, puntu bakarragatik galdu zutelarik.

B multzoan Askartzak 55-22 irabazi zion Laurori, laugarren garaipena eskuratuz. Berrio Otxoak 42-55 irabazi zion Paulesi Ikastetxearen aurka.Tabirakok 15 puntuko aldearekin irabazi zion Getxori Landakon jokaturiko partiduan.