MENU
bingen-perez-archivo

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Jardunaldiaren laburpena

GIZONEZKO GAZTEAK

Gizonezkoen Gazte mailako A multzoan, jardunaldiko hiru partiduetan etxeko taldeak nagusitu ziren. Padurak erraz irabazi zion Mungiari Arrigorriagan. Santutxun, Bilbotarrek Santurtziri irabaztea lortu zuten azken minutuetan, jaurtiketa libreetan asmatuz. Azkenik, Dosa Salesianosek bere nagusitasuna baliatu zuen Unamunori irabazteko.

Gazte mailako B Multzoko jardunaldiko partidua Loyola Indautxuk eta La Sallek jokatu zuten. Talde biak ez zuten porrota ezagutzen.

Indautxukoak hobeto irten ziren baina horiek defentsa ona erakutsi zuten. Loyolako entrenatzaileak eskaturiko geldialdiaren ondoren, Deustukoak markagailuan abantaila lortzen hasi ziren, lehen laurdenaren bukaeran10 punturaino ihes eginez. Gero ez zen partidurik izan. Atsedenaldirako Loyolak 25 puntuko aldea zuen.

Etxekoak ez ziren erlaxatu eta partzialak handitzen joan ziren. Amaieran 83-48, Perez,Azurmedi eta Montoyaren lan onari esker, besteak beste.

 

JM-ESPECIAL-LOIOLA-LA-SALLE

 

Beste partiduei dagokionez, Leioak Ibaizabali irabazi zion eta Zornotzak etxetik kanpo garaipena lortu zuen Askartzaren aurka.

EMAKUMEZKO GAZTEAK

Emakumezkoen maila bereziko A multzoan Zornotzak 52-64 galdu zuen. Mungiak laugarren garaipena lortu zuen Lauroren aurka 30 puntu inguruko aldea lortuz.

B multzoan, Unamunok  39-34 irabazi zion Getxori. La Sallek Leioari irabazi zion eta Askartza Ibaizabalen gainetik pasa zen.

GIZONEZKO KADETEAK

A MULTZOAK PRONOSTIKO GUZTIAK BETE ZIREN. Zornotzak asko sufritu ondoren Unamunori irabazi zion. Maristasek 67-47 irabazi zion La Salleri. Azkenik Getxok arazorik gabe irabazi zion Loyolari.

B multzoan, Paules liderrak aurreneko partidua galdu zuen, Leioaren aurka, puntu bakarreko aldeagatik. Santurtzik Tabirako irabazi zion eta Berio Otxoak lehendabiziko garaipena lortu zuen Paduraren aurka.

EMAKUMEZKO KADETAK

A multzoari dagokionez, Escolapiosek 4 puntuko aldearekin irabazi zuen Durangon eta igoera lortzeko hautagai izaten jarraitzen du. Unamunok Aguilas Salesianosi irabazi zion Deuston.  Gernikak lehendabiziko garaipena lortu zuen oraindik garaipena zer den ez dakien Zornotzaren aurka.

B multzoan Askartzak 30 puntuko aldearekin irabazi zion Getxori. Beste alde batetik, Tabirakok 17 puntuko aldearekin irabazi zion Berrio Otxoari eta Laurok lehendabiziko garaipena lortu zuen Paules taldearen aurka.