MENU
LF---LOINTEK-SANT-ADRIA

RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaiak huts egin dute ligako estreinako partiduan

Asteburu honetan abiarazi dituzte gure talde batzuek estatu mailako lehiaketak. ACB, Emakumezkoen Liga eta Emakumezkoen Liga 2 dira abiarazitakoak. Hiru talde Bizkaitarretatik bakarrak lortu du bere partidua irabaztea, GDKO Ibaizabalek.

MONTAKIT FUENLABRADA 82 – RETABET BILBAO BASKET 68

Carles Duranen mutilek ez zuten aukerarik izan partidua irabazteko. Hasieran 13-4ko aldea lortu zuten eta denbora osoan atzetik joan ziren. Fuanlabradakoak hobeak izan ziren.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 73 – SANT ADRIÁ 80

Barneko jokoan izandako bajak nabaritu zituen Lointek taldeak eta ezin izan zien Bartzelonakoei irabazi. Snatt´s San Adriák garaipen gose handiagoa erakutsi zuen. Gernikarrek aldeak lortu zituzten Sutherlandi esker baina defentsa erreboteetan izan zituzten arazoak nabarmenduz joan ziren eta Kataluniarrak nagusitzen hasi ziren Belen Arrojo bikain batekin. Talde bizkaitarrak berreskuratzea lortu zuen eta Naiara Diezek lorturiko hiruko bati esker 67-66  jarri ziren amaierarako 7 minutu gelditzen zirenean. Momentu horretan freskotasuna falta izan zitzaien Gernikarrei eta harturiko erabakiak ez ziren onak izan. Azkenean Sant Adriárentzat garaipena 73-80.

GDKO IBAIZABAL 75 – ADBA 40

GDKO izan da denboraldia garaipen batekin abiarazi duen talde bakarra. Erraz irazi zuen, ADBA baino gehiago dela erakutsiz,75-40. Bigarren laurdenean kolpea eman zuten, 24-6ko partzial bati esker. Azkue eta España bizkaitarren taldeko jokalari nabarmenenak izan ziren. Jose Alcantararen taldeak ez zion inolako aukerarik eman talde asturiarrari.