MENU
  • EUROCUP-GKA-GIR-BIZKAINAS
  • EUROCUP-GKA-GIR-YAIZA
  • EUROCUP-GKA-GIR-MARTA
  • EUROCUP-GKA-GIR-AITANA
  • EUROCUP-GKA-GIR-ITZI

Gironak Lointek Gernika Bizkaiaren EuroCup festa zapuztu du

Asteazken honetan, Bizkaiko saskibaloiak galduezinezko zita garrantzitsua izan zuen. Horrela ulertu zuten Bilboko La Casillara gure lurraldean EuroCup txapelketako lehen partiduaz gozatzera hurbildu ziren 1.500 zaletuek. Dena zegoen prest feste batean bilakatzeko baina atsedenalditik Aurrera Spar Citylift Girona gehiago izan zen. Kataluniarrak nagusi.

Historian lehenbiziko aldia zen Bizkaian EuroCup txapelketako partidu bat jokatzen zela. Guztira 1500 zaletu bertaratu ziren Gernikarren historian gordea geratuko den zita honetaz gozatzera. Atzetik hasi ziren Gernikarrak baina ez zioten kataluniarrei markagailuan gora joaten uzten, lehen laurdenean 13-18.

Spar Citylift taldeak erraz saskiratzen zuen, Gernikarrei ordea lan handia suposatzen zitzaien. 12.minuturako aldeak handitzen joan ziren, 18-29. Gernikarrak ez zeuden amore emateko prest eta atsedenaldira 31-39 iritsi ziren.

 

PARTIDUA APURTU EGIN ZEN

Atsedenaldiaren ondoren gauzak zail jarri ziren Gernikarrentzat. Gironakoek 0-7ko partziala lortu zuten eta 31-46koarekin alarma guztiak jo zuten. Bas ondo zebilen, nahiz eta sudurra apurtua izan, baina aldeak gorantz ziozen eta buelta ematea oso zaila bilakatzen zen, 33-57 13 minuturen faltan. Aipatzekoa da 30 minututan kataluniarrek saskira 19 jaurtiketa gehiago egin zituztela.

Lointekek dena ematen jarraitu zuen bere zaletuen aurrean. Ariztimuñok bere izaera erakutsi zuen eta Lopezek lau bizkaitar zelairatzeko probestu zuen egoera: Lázaro,Vergara,Alberdi eta Ariztimuño bera, laurak aldi berean EuroCup txapelketako partidu bat jokatzen.Historikoa.