MENU
acuerdo-astileku-oribeltza

Asti Leku eta CB Oribeltza elkarren eskutik joango dira

Pasa den Irailaren 29an, Asti Leku Ikastola Kirol Klubak eta Oribeltza Portugalete Saskibaloi Klubak elkarlan konpromiso bat sinatu zuten Asti Leku ikastolan, denboraldi honetan entitate biak elkarren eskutik joateko saskibaloi federatuan.  Entitate biek jokalariak elkarbanatuko dituzte beraien talde federatuetan, hauek Asti leku Kirol Elkartearen izena eta jantziak eramango dituztelarik.

Akordio bat baino gehiago da, izan ere alde biek aterako diote probetxua akordio honi, beti ere saskibaloiari eta kirol hau praktikatzen dutenei laguntzeko asmoz. Aurrera pausu bat kirol entitate bientzat eta beraien ordezkatuentzat:taldeak, entrenatzaileak eta kirolarik. Oribeltza klubak era honetako akordio gehiago ditu Portugaleteko ikastetxe ezberdinekin (Maestro Zubeldia, El Carmen, Ruperto Medina, Gabriel Celaya, Virgen de la Guía, …). Batasunak indarra egiten du eta Oribeltza Portugalete Klubak dituen 270 jokalariei, Asti Lekuk 80 jokalari baino gehiago aportatzen dizkiola kontuan izan behar da. Azken urteetan Portugaleten saskibaloia praktikatzen duten kirolariak handituz doaz. Klub bien artean, 2017/18 denboraldi honetan 8 talde federatu, 16 talde eskola kirolean eta 6 saskibaloi eskola izango dira.

Akordio honek entitate biak entitate biei egiten die mesede, jokalari eta taldeak aberastuz. Oribeltza Portugaleteko kirol zuzendaria den Imanol Adanek, Asti Lekuko Kirol Arduraduna den Aitor Villarrekin elkarlanean arituko da, entrenatzaileen koordinazio eta formakuntzan.