MENU
CAD-MASC

Kadeteen talde biek garaipena lortu dute Kantabriaren aurka

Muriedasen izan dira Kadeteen Bizkaiko Selekzioak  eta emaitza onak ekarri dituzte bai errendimendu eta bai emaitzen aldetik. Bai emakumezko eta bai gizonezkoetan garaipena lortu zen. Txapelketetara zentzazio bikainekin doaz Bizkaitarrak.

MASCULINO: CANTABRIA 77 – BIZKAIA 85

Gogo asko eta urduritasun gutxirekin irten zen kadeteen Bizkaiko selekzioa Kantabrian.  Miguel Ruiz eta Rivasek nagusitasuna erakutsi zuten eta lehen laurden bukaeran markagailuak 13-24 adierazten zuen. Bigarren laurdenean Kantabriarrek intentsitate areagotu zuten eta Bizkaiari asko kosta zitzaion aurrera egitea.Atsedenaldira 39-37 iritsi ziren.

Partidua boladen arabera mugitu zen eta azken laurdenera 61-60 iritsi ziren. Bizkaiak ausart jokatu zuen eta 18-7ko partzial bati esker, azken hiru minutuak erosotasunez kudeatu zituzten.

FEMENINO:  CANTABRIA 53 – BIZKAIA 62

Emakumezkoek ere lana gogotik egin behar izan zuten. Kantabria 7-0 aurreratu zen baina Kritsina Labauria kapitainak azkar erantzun zuen bi jaurtiketa libre eta hiruko bat bihurtuz. June Zubiagak ere bere maila eman zuen. Bizkaia boladaka ibili zen. 5-11ko partzial bati esker Bizkaia aurretik jarri zen. Atsedenaldian 22-32.

Julen  Berrocalen taldeak ez zuen amaiera esturik nahi eta berriz ere abantaila handitu zuten hirugarren laurden hasieran. Jaurtiketa libreetan asmatu egin zuten Bizkaitarrek eta 20 puntu inguruko abantaila kudeatu zuten,(50-32,29.min). Azkenean Kantabriak abantaila murriztea lortu zuen jaurtiketa libreekin (9/15 azken laurdenean). Garaipena ez zen arriskuan egon.