MENU
  • INF-FEM-DURANGO-INFA-FEM
  • INF-FEM-DURANGO-ALZOLA
  • INF-FEM-DURANGO-ORIO2
  • INF-FEM-DURANGO-PBAJO
  • INF-FEM-DURANGO-OLATZ
  • INF-FEM-DURANGO-DFSA
  • INF-FEM-DURANGO-ORIO
  • INF-MASC-DURANGO7
  • INF-MASC-DURANGO5
  • INF-MASC-DURANGO4
  • INF-MASC-DURANGO2
  • INF-MASC-DURANGO1
  • INF-FEM-TORNEO-DUR-ALZOLA2

Emakumezkoen Bizkaiko selekzioak irabazi du Durangoko Haur mailako Torneoa

Jardunaldi bizia izan dugu Igande honetan Durangon ospatutako Haur mailako Torneoan. 6 partidu jokatu ziren guztira, Errioxa, Kantabria eta Bizkaia protagonista izan zirelarik bai gizonezko eta bai emakumezkoetan.  Bizkaiak emakumezkoen titulua berretsi zuen eta gizonezkoek itxura ona eman zuten bigarren postuan bukatu zutelarik.

EMAKUMEZKO HAUR MAILA

Bizkain abiarazi zuen Bizkaiak txapelketa. Kantabriarren aurkakoan, lehen laurdenean 21-5 jarri ziren aurretik.  Bigarren laurdenean asko hobetu zuten aurkariek baina Bizkaitarrek aulkian jokalari onak zituzten eta aldaketekin bikain asmatu zuten, lehen zatian 40-24. Atsedenaldiaren ondoren etxekoek partidua kontrolpean izan zuten, abantaila bikain kudeatuz . Kantabriarrek ezin izan zuten buelta eman eta azkenean 66-41 etxekoen alde.

Errioxak 27-50 irabazi zion Kantabriari. Partidua hirugarren laurdenean erabaki zen.

Hirugarren partiduan erabaki zen Torneoko garailea. Bizkaia bikain hasi zen, 8-1eko partziala lortuz. Jokoaren alde guztietan nagusi ziren bizkaitarrak. Lehen laurdena 32-3 bukatu zen. Errioxa ezer gutxi egiteko gai izan zen, nahiz eta partiduak aurrera egin ahala hobeto jokatu. Azkenean 86-35.

GIZONEZKO HAUR MAILA

Zalantza askorekin abiatu zuen txapelketa Bizkaiak Kantabriaren aurka. Jaurtiketa libreetan lortutako 5/14 koa horren adibide argia da. Etxekoei intentsitatea eta izaera falta zitzaien. Hori bai, bizkaitarrek 15-13 bukatu zuten aurretik lehen laurdena. Corral kantabriarrak markagailua irauli zuen eta atsedenaldira 34-44 iritsi ziren.Atsenalditik bueltan Kantabriak ez zuen asmatu, jaurtiketa libre ugari huts egin zituelarik  (46-58 30.min). Bizkaitarrak saiatu ziren baina Ikerrek erakutsitako jokoari jarraitasuna falta izan zitzaion eta 66-74 bukatu zen partidua.

Bigarren partiduan Kantabria jakitun zen partidua irabaziz gero txapelketa beraientzat izan go zela. Gogo asko erakutsi arren asko kosta zitzaion hasieran. Atsedenaldia aurretik saskiratze asko lortu zituen eta garaipena beraientzat izan zen, 84-43.

Bigarren postua Errioxa eta Bizkaiaren arteko lehiatik erabakiko zen. Etxeko taldeak erritmo bizia erakutsi zuen, gutxi espekulatuz. Horri esker 6. Minuturako 13-4 aurretik zen.  Bizkaitarrek nagusi izaten jarraitzen zuten,abantaila handituz joan zen nahiz eta Errioxak pixkanaka saskia aurkitu.Atsedenaldira 45-26 iritsi ziren. Panizok ez zuen erlaxatzerik nahi, Bizkaiak erritmo berdina mantendu zuen eta erraz irabazi zuen 92-48.