EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok eta Gernikak lehen jardunaldiko derbiak irabazi dituzte | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
LV-CADETE-UNM-LOIOLA

EUSKAL LIGAK: Bilbao Unamunok eta Gernikak lehen jardunaldiko derbiak irabazi dituzte

(ARGAZKIA: Loiolabasket.com)

Euskal Ligetako taldeak izan dira aurten ere lehiatzen lehenak. Guztira 12 talde bizkaitar izango dira A1ean sartzen saiatuko direnak. Momentuz Bilbao Unamunok garaipena lortu du Loiolaren aurka Gizonezko Kadeteetan eta Gernika KESB taldea Tabirako eta La Salleri gailendu zaio Junior eta Kadeteetan urrenez urren.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Gernika KESB Euskal Ligako talderik sendoenetarikoa dugu. La Salleren aurkako derbian 64-42 irabazi zuen baina argi geratu zen Bilbotarrak ere A1erako lehian izateko hautagaiak direla. Loiola Indautxu 02 taldearengandik ere asko espero dugu Easori 73-68 irabazita.

GIZONEZKO KADETEAK

Aurpegi ezagunak baina baita aurpegi berri asko Bilbao Unamuno eta Loiola Indautxuren aurkako derbietan ikusiko ditugunak. Oraingo honetan urdinak nagusi izan dira 74-64 eta A1erako hautagai dira. Construcciones Armeti dira lurraldeko hirugarren taldea. Azken hauek ezer gutxi egin zuten Easoren aurka. Gipuzkoarrak dena lortzeko hautagai dira. Ibaizabalekoek 105-12 galdu zuten.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Kadeteetan gertatu bezala, Juniorretan ere derbi bizkaitarra izan dugu Tabirako eta Gernikarren artean, azken hauek 56-70 nagusitu zirelarik. Loiola Indautxu 01 taldeak 67-54 irabazi zion Easori eta bere intentzioen berri eman zuen.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bilbao Unamuno bizkaitarren artean talde indartsuena bezala aurkezten da maila honetan GetxoSaskiri 89-56 irabazi ondoren. Fundación 5+11 A-k 93-61 irabazi zion Tabirakori.