MENU
cartel-sondika

Sondikako II Haur Torneoa

Ostiral honetan hasi eta Igandera bitartean Sondikako Haur mailako Torneoaren bigarren edizioa ospatuko da. Bertan 15 talde lehiatuko dira, Patronato edo Askartza talde bizkaitar klasikoetatik hasi eta Ibiza, Gipuzkoa eta Kantabriako taldeekin jarraituz.

Gorondabeko kiroldegiak 37 partidu jasoko ditu. Bi multzo izango dira bai Emakumezkoetan eta bai Gizonezkoetan, Urrea eta Zilarra. Finalak igandean izango dira eguerdiko 12etan eta garaikur eta dominek banaketa 14etan izango dira.

Torneo honek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza du.