MENU
  • EK-EBA-STZI-MONDRA-VEGA
  • EK-EBA-STZI-MONDRA-ALONSO
  • EK-EBA-STZI-MONDRA-BETO
  • EK-EBA-STZI-MONDRA-IVAN
  • EK-EBA-STZI-MONDRA-JUAN

70-52 irabazi dio Santurtzik Mondragon taldeari eta EBAko Euskal Kopa titulua lortzeko faboritoen artean kokatzen da

Bigarren partidua eta bigarren garaipena Santurtzirentzat EBAko Euskal Kopan. Ezkerraldekoak etxean jokatzen zuten Mondragon Unibertsitatearen aurka eta Juan Torres efektuagatik eta hirukoetan asmatzeagatik partidua irabaztea lortu zuten.

Joko azkarra eta pintura azpian nagusi ziren bizkaitarrak eta hasieratik hasi ziren aldeak ateratzen. Juan Torres nagusi zen jokoan eta gipuzkoarrek ez zuten gelditzeko modurik ikusten. Momentu horretan Arrasatekoen entrenatzaileak Santurtziarren jokalari altuenek baloirik ez jasotzea erabaki zuen lehen lerroan estutuz. Gauzak horrela 17-21era hurbiltzea lortu zuten, hein handi batean Basterrari esker, 2-15ko partziala lortuz.

Torres zelairatuta Santurtzik berriz ere kontrola hartu zuen, hobeto defendatuz eta Mikel Sainz de la Mazak eta Xabi Vega bikain ulertu ziren atsedenaldira aurretik ailegatzeko 34-31.

Jokoari hirukoekin ekin zitzaion atsedenaldia eta gero. Torresek lehena eta bigarrena denbora agortzear zegoenean, Betolazak hirugarrena eta Mondragon taldeak ezin asmatu jarraitzen zuen (50-39,25.min). Gipuzkoarrak saiatu ziren aldaketekin erantzuten baina ezin. Hurrengo 10 minutuetako partziala 7-5ekoa izan zen. Santurtziarrek abantaila erosoa zuten eta 6 minuturen faltan markagailuak adierazten zuen 57-44 abantaila nabarmena zen. Garaipen erosoa ezkerraldekoentzat, batez ere partiduko azken txanpan.