MENU
  • EK-FEM-FINAL-NAI
  • EK-FEM-FINAL-NAI
  • EK-FEM-FINAL-PINA
  • EK-FEM-FINAL-ALSTON
  • EK-FEM-FINAL-IZAS-JUANA
  • EK-FEM-FINAL-YAIZA
  • EK-FEM-GDKO-IDK-ANE
  • EK-FEM-GDKO-IDK-WEAVER
  • EK-FEM-GDKO-IDK-BARNEDA

Lointek Gernika Euskal Kopako txapeldunordetzarekin konformatu behar da

Igande honetan Emakumezkoen Euskal Koparen azken jardunaldia jokatu da eta talde bizkaitarrek ezin izan dute garaipenik eskuratu. Lointek Gernikak ezin izan du iaz lorturiko titulua eskuratu eta 67-65 galdu Araskiren aurka. Hirugarren postua lortzeko lehian GDKO taldeak ondo jokatu zuen baina IDK Gipuzkoa gehiago izan zen, azkenan 73-48. Galdakaoztarrek merezitakoa baino alde handiagorekin galdu zuten.

LACTURALE ART ARASKI 67 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 65

Hasieratik planteamendu interesgarriak ikusten ziren. Lacurale bi joko antolatzailerekin irteten zen, Silva eta Garcia. Erasoan jokoa zailagoa zen baina Fosterrek jabetzaren azken segundoak baliatu zituen 4-0ekoa lortzeko. Araskik intentsitate handiagoarekin jarraitzen zuen, 10-0eko partziala lortuz. Gernikarren lehendabiziko saskiratzea 4 minutu eta erdi pasa zirenean etorri zen. Alstonek lorturiko 2+1ekoa. Hortik aurrera Lointeken unea iritsi zen. Sutherland errebotean bikain aritu zen,baloiak berreskuratuz eta horrela Molinak bere festa abiatu zuen.  Beste saskian, Araski saskiratu ezinik zebilen, azkenean Molinak saskiratzea lortu zuen, Silva sartu ezinik zebilen hirukoaren bila zebilen eta lortu zuen, azkenean 2puntuko balioa izan bazuen ere. 4 minututan partziala 2-16koa izan zen Lointeken alde. Lehen laurdenaren amaieran 15-16. Hurrengo minutuetan Mario Lopezen taldeak asmatzen jarraitu zuen.Gasteiztarrek defentsan aldaketak eginez joan ziren baina Lointeken erasoak gelditu ezinik jarraitzen zuten.

Oraingo honetan 4 minututan lorturiko sekuentzia 1-9koa zen. Lointekek konbinatuz jarraitzen zuen, barrutik-kanpora. Momentu horretan Echarrik ausart jokatu zuen baina ez zen nahikoa Gernikarrei geldiarazteko. Atsedenaldian 29-39. Atsedenaldiaren ondoren talde biek defentsa berdina planteatu zuten. Agirrek bi hiruko sartu zituen eta Gernikarrek estrategia aldatu beharrean ikusi ziren. Van Den Adelek ordea hirugarren hirukoa sartu zuen. Berriz ere berdintasuna markagailuan (38-41). Silvak 5 hiruko sartu zituen bigarren zatiko lehen 5 minutuetan. Lointekek ez zuen behar den bezala erantzun eta iazko denboraldia arte Gernikarrekin aritutako Izaskun Garciak aurretik jarri zituen Arabarrak 26.minuturako 47-46. Silvak hirukoekin jarraitu zuen baina horrek ez zuen Lointek hirugarren laurdenean aurretik jartzea ekiditu. Egiaren unea iritsi zen. Diallok bere nagusitasun fisikoa erakutsi zuen eta Alston barruraino sartzen zen guztiarekin. Eraginkortasuna jaisti arren Aldalurrek asmatuz jarraitzen zuen eta Garciaren barneraketek Lacturale ART Araski aurretik jartzen zuen 62-55 5 minuturen faltan. Lopezek hutsartea eskatu zuen, hortik aurrera talde biek ezin asmatu jarraitzen zuen eta Maddalen Urietarenek abantailarekin jarraitzen zuten. Izaskun Garciak lorturiko saskiratze eta falta bati esker partidua erabakita geratu zen minutu baten faltan 67-59.

ESTATISTIKA LACTURALE ART ARASKI – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

IDK GIPUZKOA 73 – GDKO IBAIZABAL 48

Hirugarren posturako lehian GDKO Ibaizabalek bere zaletuei zapore gozoarekin utzi nahi izan zioten eta baita lortu ere. Bere jokoa erakutsi zuen, defentsan lan ona egunez, horren adibidea zen 7.minutuko 9nako berdinketa.  Weaver geldiaraztea asko kostatzen zitzaion. Iparamerikarrak atsedenaldian taldeak lorturiko 27 puntuetatik 16 sartu zituen, Alcantarak pizarra erabiltzen zuen geldiarazten saiatzeko baina ezinezkoa izan zen. Maria Españak hirukoekin asmatu zuen beste saskian eta atsedenaldira 27-24 iritsi ziren.

IDK Gipuzkoa bere logika ezarriz joan zen. Defentsan ondo jarri eta baloi asko berreskuratu zituzten, Azu Muguruzarenek bandeja errazak lortuz. Pixkanaka 40-28 (26.min) iritsi zen markagailua. Erasoan GDKO-k asko sufritzen zuen. Alcantarak 3 jokalari aldatu zituen donostiarrari aurre egiteko baina azken laurdenean Ibaizabalek fisikoki beherakada nabarmena jasan zuen. Donostiarrak erraztasun asko aurkitu zituzten eta abantaila asko handitu zen.

ESTATISTIKAA IDK GIPUZKOA- GDKO IBAIZABAL