MENU
PUNTO-LILA-EN-FEDERACION

Kontuan izan beharreko zenbait gai

Lehendabiziko aste hauek intentsitate handikoak izan ohi dira klubentzat. Izen emateak, epeak, aurre-denboraldia, lizentziak, aseguruak… Honegatik guztiagatik Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin kontuan izan beharreko zenbat gauza gogorarazten dizkizuegu.

  • Aste honetatik aurrera Bizkaiko Saskibaloi Federazioak ohiko ordutegia berreskuratu du:  Astelehenetik Ostiralera 11.00etatik-13.00etara / 16.00etatik-19.00etara; Asteazkenak izan ezik: 11.00etatik-13.00etara izango delarik.
  • Iazko ekitaldiko Kirol Asegurua mantentzen da. Klubei, istripu bat gertatzen denean jarraitu beharreko protokoloa bidali zaie.
  • Asteburu honetan junior eta kasete mailako lehiaketak abiaraziko dira. Ostiralerako lizentzia guztiak eginak izan beharko dira dagokien mediku azterketarekin.
  • Urriko lehen asterako Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen dituen maila guztien txapelketak hasita egongo dira.
  • Adi egon aste eta hilabeteetako programazioari, jokoaren ordutegiak ezagutzeko.