MENU
euskal-kopa-cartel-acb

RETAbet Bilbao Basket vs Gipuzkoa Basket, Euskal Kopa abiarazteko

Euskal saskibaloiaren denboraldia 2017ko Euskal Koparekin abiaraziko da. Aurtengo edizio honetan ACBko bi euskal taldek irekiko dute txapelketa.  ACB,LF,LF2,Urrezko LEB, Zilarrezko LEB eta EBAko euskal taldeak  lehiatuko dira garaikurra lortzeko helburuarekin. Txapelketa hau Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du.

Aipatutako partidua irailaren 2an ospatuko da arratsaldeko 18,30etatik aurrera Durangoko Landako kiroldegian. Bilbotarrentzako aurre-denboraldiko lehendabiziko partidua izango da eta donostiarrek Endesa Ligarako proiektua aurkezteko baliatuko dute norgehiagoka.

Partidu honetarako sarrera dohainekoa izango da eta txarteldegian bertan batuko dira. Guztira 1300 sarrera egongo dira.

Txapelketa hau Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako saskibaloi federazioen laguntzarekin. Tabirako St kluba, Durangoko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Baque Kafe enpresa ere laguntzaileak dira.