MENU
EBA-STZI-PAS

Santurtzi Saskibaloi Klubak EBAko A-A multzoko egutegia ezagutu du

Egun batzuetako atzerapenarekin, ostiralean burutu zen  EBAko A multzoko zozketa eta hain zuzen ere multzo honetan lehiatuko da Santurtzi SK taldea. Ezkerraldekoen lehen partidua urriaren 8an izango  da eta  La Gallofa CantBasket 04 taldea izango du aurkari Santurtzin.

Santurtzi SK taldeak prest du egutegia. EBAko A-A multzoan 14 talde izango dira, horietatik bakarra bizkaitarra eta 4 gipuzkoarrak, derbi asko izango ditugu beraz. Kantabriako ohiko taldeek irabaztea izango dute helburu, eta ezkerraldekoei Igoera Fasera sailkatzea zail jarriko diete.

Santurtziarrek Cantbasket 04 taldearen aurka jokatuko dute estreinako partidua Mikel Trueban eta azkena, toki berean Zarautzen aurka.