MENU
  • 3x3-AN-aixeberri
  • 3x3-AN-cad-masc
  • 3x3-AN-infa-fem
  • 3x3-AN-infa-masc
  • 3x3-AN-jun-fem
  • 3x3-AN-jun-masc
  • 3x3-AN-minis
  • 3x3-AN-seniors
  • 3x3-txikis-c

Saskibaloia Aste Nagusiko festara batu zen

Asteazken honetan, saskibaloi Aste Nagusiko protagonistetako bat bilakatu zen. Ripako Kaia saskiz eta baloiz bete zen Aixeberri Konpartsak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basket Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duen 3×3 Aste Nagusia txapelketa ospatzeko.

Eguraldia lagun izan zuten bertaratutakoek eta zaletuek asko gozatu zuten. Guztira 100 talde inguru 5 mailatan banaturik. 10 orduz saskibaloiaz gozatzeko para ezinhobea.

GIZONEZKO MINIAK

  • Txapelduna: Durango All Star
  • Azpitxapelduna: Tintingorri Txiki

EMAKUMEZKO HAURRAK-KADETEAK

  • Txapelduna: Lagun Artean
  • Azpitxapelduna: Basketball Girls

GIZONEZKO KADETEAK

  • Txapelduna: Cheeseball Squad
  • Azpitxapeldun: Arranoak

U21

  • Txapelduna: Dunkeros
  • Azpitxapeldun: Bua Puff

INTERKONPARTSAK

  • Txapelduna: Trikimasco
  • Azpitxapeldun: Aixeberri

EMAKUMEZKO SENIORRAK

  • Txapelduna: Basket Lovers
  • Azpitxapeldun: Kikalorase

GIZONEZKO SENIORRAK

  • Txapelduna: Rompetablas
  • Azpitxapeldun: Los nomos sin G

8 eta 13 urte bitarteko umeek Bilbao Basketen jaurtiketa txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Sailkapen fasearen ondoren 3 bikote finalista sailkatu ziren. Horietariko bakoitzak beltzezko gizon baten laguntza izan zuen, hain zuzen ere Borja Mendia, Vasilije Vucetic eta Shane Hammink-ena. Talde txapelduna , Martina, Aratz eta Borja Mendiak osatutakoa izan zen. Txapeldunek urteko abonua irabazi dute.