MENU
  • PRESENTACION-EUSKAL-KOPA1
  • PRESENTACION-EUSKAL-KOPA2
  • PRESENTACION-EUSKAL-KOPA3

Euskal Kopako RETAbet Bilbao Basket-Gipuzkoa Basket jasoko du Durangok

Asteazken honetan aurkeztu da datorren Irailaren 2an Durangoko Landako Kiroldegian ospatuko den Euskal Kopa. Bertan egon dira Aitziber Irigoras, Durangoko Alkatea, Pilar Rios Alkateordea, German Monge, Euskadiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Diego Saenz, Bilbao Basketeko Zuzendari Orokorra eta Nekane Arzalluz, Gipuzkoa Basketeko Presidentea.

ACB mailako RETAbet Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket taldeen arteko derbi batekin emango zaio hasiera Euskal Saskibaloiari. Talde hauek 2017/2018 denboraldirako beraien proiektuak aurkezteko baliatuko dute. Denboraldiko lehendabiziko titulua dute jokoan, Euskal Kopa. Partidua Durangoko Landako Kiroldegian jokatuko da larunbat honetan, irailak 2, 18,30etatik aurrera.

Euskal Koparen anfitrioi bezala, Aitziber Irigorasek “zita hau jasotzeaz oso pozik nago”, izan ere “Tabirakoren lan bikainari esker, saskibaloiak garrantzia handia du gure udalerrian eta geografikoki Euskadiren erdigunean egoteak Euskal Kopa Durangon ospatzea errazten du”. Bere aldetik, Udaletik, Pilar Riosek gonbitea luzatu die “hiritarrei, partidaz gozatzera hurbildu daitezen”.

Euskal Federazioko  Presidenteak, ACBko taldeez osoturiko Euskal Kopa honen nondik norakoak azaldu zituen: “Euskal saskibaloia hobetzea eta ikustaraztea nahi dugu gizonezkoen maila nagusiko gure taldeekin,hau da, ACB taldeekin”. Mongek RETAbet Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket taldeek erakutsitako prestutasuna eskertu zuen eta “ Durango hautatu izana ez da kasualitatea, izan ere hemen antolatutako guztiak arrakasta izan du beti” nabarmendu zuen. Tabirakoren laguntza ere eskertu zuen, “logistika arlotik eta saskibaloi arloan” bermea dela adieraziz.

 

Nekane Azallusek bere aldetik, “ACBra itzuli eta lehendabiziko partida Durangon izatea, Euskal Koparekin ohore handia dela” nabarmendu zuen. Horrez gain, “klub biek saskibaloi maila ona erakusteko dena emango dutela” adierazi zuen. Arzallusek Gipuzkoa Basket Gipuzkoako eta Euskadiko gainontzeko herrietara hurbiltzea duela helburu adierazi zuen.

RETAbet Bilbao Basketeko ordezkaria den Diego Saenz-ek, “Euskal Kopa jokatzea ohorea da guretzat. Gizartearentzat eta gizartetik bizi gara eta horrenbestez saskibaloia Euskal Gizartean ikustaraztea beharrezkoa eta motibagarria dela deritzogu”. Saenzen iritziz, larunbatekoa “euskal saskibaloiaren jaia izatea” espero du.

SARRERAK

Sarrera doanik izango da baina txarteldegitik pasatu beharko da sarrerak eskuratzeko. Txarteldegiak ostegun eta ostiral honetan zabalik izango dira 18,30etatik 20etara. Partidaren egunean txarteldegiak 17etan zabalduko ditu ateak.

Egun hauetan Tabirakok bere sare sozialen bitartez geratzen diren sarrera kopuruen berri ematen joango da.

Zaletu bakoitzak gehienez bi sarrera jaso ahalko ditu.

Torneo hau Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du eta hiru lurraldeetako federazioen babesa eta laguntza dauka: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa eta Arabako Saskibaloi Federazioa. Era berean Tabirako ST, Durangoko Udala, Eusko Jaurlaritza, Baque Kadeak eta Simply ere laguntzaileak dira.