MENU
calendarios-federados

Prest ditugu 2017-18 denboraldirako egutegiak

Astearte honetatik eskuragarri dituzu Federazioko web orrian, www.bizkaiabasket.com, 2017/2018 denboraldiko lurralde mailako Emakumezkoen eta Gizonezkoen Senior, Junior eta Kadete mailetako egutegiak.

Jarraitu beharreko pausuak ohikoak dira, LEHIAKETAK atalean sartu-“Emaitzak-Lehiaketak” eta hortik aurrera taldeetako bakoitza zein multzotan dagoen eta bere maila bilatu.

Irailaren 4a arte taldeen behin betiko aldaketak onartuko dira, eta baita iraileko partiduen aldaketa puntualak ere. Gainontzeko denboraldirako, Lehiaketa Oinarrietan azaltzen diren epeak mantenduko dira. Irailaren 6an HILEKO PROGRAMAZIOA bidaliko da.

Denboraldian zehar, bigarren mailetako lehiaketa sistemetan behar bezain beste doitze egingo direla jakinarazten dizuegu. Horrez gain Federazio hau abuztuaren 1etik 20ra (biak barne) itxita egongo dela gogorarazten dizuegu, langileen oporraldia dela eta.