MENU
cartel-3x3-sani

VII. Saniko Jaiak 3×3 Minibasket Torneoa

Asteazken eta ostegun honetan, uztailak 26 eta 27, VII. Saniko Jaiak 2017 Torneoa ospatuko da. Torneo hau Indar Saskik antolatzen du Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin elkarlanean.

Txikienek Uztailaren 26an abiaraziko dute , izan ere Minibasket mailarainokoek egun horretan jokatuko dute beraien torneoa. Uztailaren 27 handien txanda izango da. Torneoa 17etan hasiko da Levante Plazan, San Inazio metro geltokitik bi minutura.Torneo biak 3×3 formatuan jokatuko dira, Minibasket saskiekin. Talde bakoitzak gehienez 4 jokalari izan ahalko ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo inskripzioa burutzeko, email bat bidal dezakezue indarsaski@bizkaiabasket helbidera. Egunean bertan izen ematea burutzea posible izango da, torneo hasi baino ordu erdi lehenago. Irabazle guztiek saria izango dute!.