Bizkaiko zortzi teknikok Goi Mailako Entrenatzaile Ikastaroko aurrez aurreko fasea bukatu dute | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
CES-2017

Bizkaiko zortzi teknikok Goi Mailako Entrenatzaile Ikastaroko aurrez aurreko fasea bukatu dute

Ordezkaritza garrantzitsua izan du Bizkaiak egungo formatuan Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutako Goi Mailako Entrenatzaile Ikastaroaren azken edizioan. Orain bi aste Zaragozan hasitako aurrez aurreko fasea bukatutzat eman da Igande honetan, Uztailak 30.

Estatu osoko kideei zuzenduriko ikastaro honek 755 orduko iraupena izan du, Entrenatzaileen Nazio Eskolaren Ikasketa Planak ezartzen duenari doituz. Bertan saskibaloiaren eduki zehatz guztiak batzen dira, lau bloke nagusitan banatzen direlarik: Formakuntza, Entrenamendua, Taktika eta Zuzendaritza.

Bigarren fase honetara 8 tekniko bizkaitar ea 13 euskal entrenatzaile bertaratu dira, beraien formakuntza betetzeko helburuarekin: Ángel Llamosas, Asier Bilbao, Javi Díez, Josu Salvador, Nerea Sanz, Mikel Ereño, Iván Gil eta Iker Martínez.

Aurretik proiektuaren fasea (Abuztuaren 1etik Abenduaren 9ra), praktiken fasea eta errekuperazio fasea geratzen zaie.