MENU
Mario-TM-zamora

Mario López eta Aitana Vergara U16Farekin

Nazioarteko txapelketetan espaniako selekzioarekin parte hartzeko deialdiak hasi dira eta momentuz bizkaitarren zerrenda handituz doa, ohikoak diren Mario López Gernikarraren eta Aitana Vergararen presentziarekin López entrenatzaile bezala eta Vergara jokalari bezala Madrilen batuko dira Uztailaren 13an Bourgesen (Frantzia) Abuztuaren 4tik 12ra ospatuko den Europako Txapelketa prestatzeko.

Mario Lopezek hautatutako 15 jokalari kadeteen zerrenda eman du bi lehiaketa jokatzeko. Uztailaren 24tik 29ra Györ hirian ospatuko den Gazteriaren Olinpiadetarako eta Frantziako Eurobasketa jokatzeko. Vergarak azken 12 hautatuetan egoteko gaitasuna duela erakutsi beharko dio López-i.

Gernika KESB taldeko biak talde gernikarreko Itziar Ariztimuñori batu zaizkio Espainaiko Selekzioen deialdietan.