MENU
IRUNE-ORIO

Irune Orio, Emakumezkoen U13ko Talentuen Operazioko zerrendan

Espainiako Saskibaloi Federazioak publiko egin ditu Talentuen Operazioan parte hartuko dutenen zerrendak eta nesketan Irune Orio bizkaitarra dugu. Enkarterrietako jokalariak Unamunon jokatu du pasa den denboraldian.

2004 eta 2005 urteetan jaiotako jokalariei zuzendutako Talentuen Operazioa Almagron ospatuko da uztailaren 31tik abuztuaren 4ra bitartean. Elena Lahozek koordinatzen duen kontzentrazioak 2004ko 30 jokalari ditu, eta horien artean dago Irune Orio bizkaitarra.