MENU
calendarios-lf-lf2

Lointek Gernika Bizkaiak eta GDKO Bizkaiak egutegiak ezagutzen dituzte

Astelehen honetan FEB lehiaketetako talde bizkaitarrek 2017/18 denboraldian izango dituzten egutegiak ezagutu dituzte. Lointek Gernika Bizkaiarentzat berritasun nagusia, lehendabiziko jardunaldia “open day” eran jokatuko dela da, egoitza bakarrean eta bertan Snatts Femení Sant Adriá izango du aurkari. GDKO taldeak ADBA izango du aurrean Urretan jokatuko duen lehendabiziko jardunaldian. Talde biek Irailaren 30an abiaraziko dute denboraldia.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

Emakumezkoen Ligan jokatuko duen laugarren denboraldia izango da Lointek Gernika Bizkaiarentzat. Lehendabiziko jardunaldi honetan Snatts Femení Sant Adrià igoberria izango du aurkari. Lehendabiziko jardunaldi honetan ligako 14 taldeek toki berdinean jokatuko dituzte dagozkien partiduak. Formatu hau ohiko da beste liga batzuetan, Frantzian esaterako. “Open day” honen egoitza oraindik erabakitzeke dago eta saskibaloi jai handia izango da. Talde Gernikarrak ez du hirugarren jardunaldira arte Malosten jokatzerik izango. Partidu hori urriaren 8an izango da Mann Filter Zaragozaren aurka.

Euskal derbiak azaroaren 19an eta Abenduaren 2an izango dira, Lacturale Art Araskiren aurka Mendizorrotzan eta IDK Gipuzkoaren aurka Malosten, urrenez urren. Egungo txapelduna den Perfumerias Avenidak 9 jardunaldian 8Azaroak 25) bisitatuko du Maloste. Ligako azken paridua Martxoaren 31n jokatuko du Lointek Gernika Bizkaiak Malosten Cadí La Seuren aurka.

Egutegi osoa ikusi

GDKO BIZKAIA

GDKO taldearen proiektu berria irailaren azken asteburuan abiaraziko da. Josema Alcántararen jokalariak Emakumezkoen 2. Ligako A multzoan daude beste 13 talderekin batera. Talde guztiak iberiar penintsulako iparraldekoak dira, kataluniako eta galiziako taldeak nabarmentzen direlarik.

Lehendabiziko partidua Avileseko ADBA taldearen aurka jokatuko dute eta azken partidua Joventut Les Corts taldearen aurka jokatuko dute apirilaren 14ean, iaz bezala. Añaren Rioja ISB taldearen aurkako derbia abenduaren 9an ospatuko da Urretan.

 

Egutegi osoa ikusi