MENU
EKF-ITZIAR-GPZK

Itziar Ariztimuño, U19F selekzioaren deialdian

Asteazken honetan FEB-ko Kabinete Teknikoak, U19F Selekzioarekin deituak izan diren jokalarien zerrenda eman dute ezagutzera eta Miguel Ángel Ortegak, maila honetako Munduko Txapelketa prestatzeko emandako zerrendan Itziar Ariztimuño ageri da.

Lointek Gernika Bizkaia taldeko joko antolatzaile Bilbotarrak, Ekainaren 30ean Guadalixen ospatuko duten eta ostean Barakaldoko Nazioarteko Txapelketan parte hartzeko deialdia jaso du. Ostean beste torneo batzuetan parte hartuko dute, Uztailaren 22 eta 30 bitartean Udine herri italiarrean ospatuko den Munduko Kopa prestatzeko.