RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko dute | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
EUROCUP-PRESENTACION

RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko dute

Aste betean bi talde bizkaitar Saskibaloiaren elitean izango dira, RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaia taldeek EuroCup lehiaketa jokatuko dutela jakinarazi dute. Beltzezko gizonek seigarren aldiz jokatuko dute Europako bigarren txapelketa garrantzitsuena, horietako batean finalera iritsi zirelarik eta birritan finalerdietara. Gernikarrentzako aurreneko aldia izango da.

Pasa den asteazkenean Bilbotarrek Euroligaren jakinarazpena jaso zuten, datorren denboraldirako Eurocup lehiaketa jokatzeko eta astelehen honetan Gernikarren txanda izan dugu.

Bilbotarren hitzetan “oso pozik gaude torneo honen parte izateaz, nahiz eta ACB sailkapen hobea izan duten taldeak izan. Gonbidapen honek Bilbo eta Bizkaia Europako saskibaloi maparen barruan duten garrantzia adierazten dute.  Txapelketako taldeen maila azpimarratu nahiko nuke, izaren ere kontinenteko talde indartsuenetariko asko bertan izango dira” adierazi zuen RETAbet Bilbao Basketeko Zuzendari nagusia den Diego Saénzek.

Edizio honetako 24 parte-hartzaileen mailak erakargarritasun berezia piztuko dio lehiaketari. 2017-18 Eurocup txapelketa urriaren 11n hasiko da eta beranduen jota 2018ko apirilaren 16an bukatuko da. 4 multzo eta 6 taldeko formatua mantentzen da, lehen lau sailkatuak lau taldeko lau multzoetara pasako dira. Hortik aurrera hirutik onena final laurdenetara, finalerdietara eta finalera.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA, AURRENEKOZ EUROCUP TXAPELKETAN

Lointek Gernika Bizkaiaren kasuan, Gerardo Candina Presidenteak talde gernikarra hurrengo denboraldiko Eurocupean izena ematera zerk bultzatu duen adierazi zuen. Lehendabizi, Gernika KESB taldeak izena eman izana Ferrol eta Araskik uko egitearekin zerikusirik ez duela adierazi zuen. “EuroCup-a jokatuko dugu proiektu bat aurkeztu dugulako eta FIBA eta FEB erakundeak bere oniritzia erakutsi diotelako. Talde Gernikarreko agintari nagusiak azaldu zuenez, “FIBA-k Europan jokatzeko 5 plaza utzi ditu FEB erakundearen esku eta momentuz soilik Gironak eta Lointek Gernika Bizkaiak baieztatu dute izen ematea”.

Ostiral honetan, ekainak 23 izen emateak formalizatzeko azken eguna dugu eta uztailaren 4ean burutuko da egutegiaren zozketa Munichen. Hor jakingo dugu Lointek Gernika Bizkaiak Aurreko Fasea jokatu beharko duen, izan ere izen emate kopuruaren arabera aurreko partidu horiek jokatu beharko ditu ala ez.

Lehiaketan 32 talde eta 4 taldez osoturiko 8 multzo izango dira. FIBAk multzoak osatzerakoan hurbiltasun geografikoa kontuan hartuko du.

Gerardo Candinak adierazi zuenez Lointek Gernika Bizkaiaren partiduak ostegunetan jokatuko dra 20,30etan Bilboko La Casilla pabilioian, izan ere “Malostek ez ditu FIBAK eskatzen dituen gutxieneko aforoa betetzen”. Eskerrak eman nahi izan dizkie Bilboko Udalari, Bilbao Kirolak erakundeari, eta German Monge eta Koldo Mendiari, Euskadiko eta Bizkaiko Saskibaloi Presidenteak urrenez urren, “La Casillaren lagapenaren alde egindako lanagatik”. “Federazio eta instituzioen arteko elkarlana ezinbestekoa izan da lehiaketa hau jokatzeko erraztasunak jasotzeko” aitortu zuen.

LOINTEK-EK BABESLE NAGUSI IZATEN JARRAITUKO DU

Europako txapelketa honetan parte hartzea jakinarazteaz gain, Candinak “Gernika KESB eta Lointeken arteko harremana luzatuko dela” jakinarazteko baliatu nahi izan zuen prentsaurrekoa. “Enpresa Bizkaitarra 17/18 denboraldiko babesle nagusia izango da, eta oso pozik gaude”.