MENU
GKA-IDK-PINA

Lointek Gernika Bizkaia zuzenean sartu da la EuroCup Women 2017 txapelketako multzoen fasera

Astearte honetan publiko egin ditu FIBAk EuroCup Women 2017 txapelketaren nondik norakoak. Bertan izango da Emakumezkoen Ligako Lointek Gernika Bizkaia. Gernikarrek albiste ona jaso dute, izan ere ez dute aurre kanporaketarik jokatu beharko eta zuzenean multzoen faserako sailkatuak daude.

FIBAk, lehiaketan 40 taldek eman dutela izena adierazi du eta beste bi talde Euroligatik itzuliko direla. Guztira 42 izango ditugu eta ondorioz  ez da aurre-kanporaketarik egin beharko.

FIBAren lehiaketa oinarrien arabera, liga 40 taldez osoturik egongo da, 4 taldez osoturiko 10 multzo sortuko direlarik. Multzoak burutzeko  zozketa burutuko da uztailaren 4ean Munichen eta taldeak 2 konferentzietan banatuko dira, kokapen geogradikoa eta federazio bakoitzak inskribaturiko talde kopurua kontuan hartuz.

Lointek Gernika Bizkaia 2. Konferentzian dago, hori dela eta bere 3 aurkariak ondorengo zerrendan ageri diren taldeetatik aterako dira: Aluinvent DVTK Miskolc (HUN), Basket Landes (FRA), Belfius Namur Capitale (BEL), DSK Basketball Nymburk (CZE), Elfic Fribourg Basket (SUI), Flammes Carolo Basket (FRA), G.D.E.S.Santo Andre (POR), KP Brno (CZE), Nantes Reze (FRA), Peac Pecs (HUN), Reyer Venezia (ITA), Rutronik Stars Keltern (GER), Spar Citylift Girona (ESP), TSV 1880 Wasserburg (GER), Uni Gyor (HUN), VBW CEKK Cegled (HUN) eta Virtus Eirene Ragusa (ITA).

Lointek Gernika Bizkaiak  urriaren 12an ekingo dio EuroCup lehiaketari eta uztailaren 4ean jakingo ditugu zeintzuk izango dituen aurkari. 6 partidu izango ditu gutxienez Europako bigarren lehiaketan. Gogoratu etxean jokatuko dituen partiduak La Casillan lehiatuko dituela.