MENU
  • VALLADOLID-ZTZA
  • VALLADOLID-ZTZA
  • VALLADOLID-ZTZA2

Ametx Zornotzak ezin izan du bere urrezko ametsa egi bihurtu

(ARGAZKIAK: Mariano González/LOF)

Urrezko LEB mailak itxaron egin beharko du Ametx Zornotzarentzat. Denboraldi bukaera bikaina, play-off onak, kanporaketa hauek  garrantzia handia izan dute gizarte kirol eta arlo mediatikoan. Egindako esfortzu honek sari ugari eman dizkie baina ez Urrezko mailarako igoera, izan ere Valladolid oso talde sendoa izan zen. Pisuergan jokaturiko bi partiduetan defentsan ez zuen hutsegiterik egin. Zornotza eta bere zaletuak play-off hauetako sentsazioa izan dira eta ilusio handia sortu dute Zornotzako eta Bizkaiko zaletuengan.

COMERCIAL ULSA CBC VALLADOLID 61 – AMETX ZORNOTZA 54

Zilarrezko LEB mailako Finaleko hirugarren partidua Urrezko LEB mailara igotzeko eta CBC Valladolid Taldeak lortu du garaipena. Valladolidekoek eraman zuten partiduko erritmoa eta Bizkaitarrek ez zuten inolako aukerarik izan. Atsedenaldira 25-24 iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean, etxekoek aldeka handitzea lortu zituzten, 16-1eko partzial bati esker. Zornotzarrak ordea ez zeuden amore emateko prest eta 2 minuturen faltan 52-50 hurbildu ziren. Chatmanek bizkaitarren aukerekin amaitu zuen.

COMERCIAL ULSA CBC VALLADOLID 71 – AMETX ZORNOTZA 66

Ametx Zornotzak serieko laugarren partiduan esan zion agur urrezko ametsari. Oso partidu berdindua izan zen eta oraingoan ere Valladolidekoak izan ziren nagusi, Urrezko LEB mailara igoera lortuz.

Zornotzako ehun zaletu baino gehiago hurbildu ziren harmailak kolore berez josi zirelarik. Etxekoak 9-2 aurreratu ziren. Zornotzak puntua hartu zion pixkanaka eta berdinketa lortu zuen 11-11-  Pinturan ondo itxiak zeuden Puzelakoak eta Bizkaiko barne jokalariak baliogabetzea lortu zituzten. Astilleros eta Chatmaneko emandakoa Orellano eta De la Rúa antolatzaileek baliogabetu zuten. Atsedenaldira 32-26.

Hirugarren laurdena boladaka izan zen. Lehendabizi Valladolid eta jarraian Zornotza. Azken zatia 47-46 estu batekin abiarazi zen. Laurden hau talde bien saskiratzeekin abiarazi zen, baina Puzelakoek gehiago asmatu zuten. Chatmaneko bere taldea lepoan hartu eta aldeak 9 puntutik gora jarri zituen etxekoentzat. Skouenek hiruko bat sartu zuen eta Cadoten mate bati esker Zornotzarrak bizirik jarraitzen zuten (66-61, min 39), baina CBC Valladolidek partidua erabakita utzi zuen. Serie honetan sendotasun gehiago erakutsi dute.