MENU
euskadi

Bizkaitar ordezkaritza zabala “Barakaldo Hiria” Nazioarteko Torneoa jokatuko duen Euskal Selekzioan

Astelehen honetan eman du jakitera Euskadiko Saskibaloi Federazioak,  Uztailaren 7tik 9ra “Barakaldo Hiria” Nazioarteko saskibaloi Txapelketan Euskal Selekzio absolutuarekin jokatuko duten partaideen zerrenda. Bertan bizkaitar ordezkaritza zabala ageri da.

Hautatzailea Lointek Gernika Bizkaiako  Mario Lopez izango da eta  talde gernikarrean bere laguntzailea den Txutxi Solar aldamenean izango du. Bizkaitarren ordezkaritza da denetan handiena eta honako kideez osaturik dago: Izaskun García, Gracia Alonso, Jone Azkue, Yaiza Lázaro, Ane Olaeta, Araia Peña.

– Gracia Alonso (Lointek Gernika Bizkaia)
– Yaiza Lázaro (Lointek Gernika Bizkaia)
– Ane Olaeta (Lointek Gernika Bizkaia)
– Izaskun García (Lacturale Araski)
– Araia Peña (GDKO Ibaizabal)
– Jone Azkue (GDKO Ibaizabal)
– Naiara Díez (Lointek Gernika Bizkaia)
– Lara Gozález (IDK Gipuzkoa)
– Laura Pardo (Lacturale Araski)
– Intza Lizarazu (Añares Rioja ISB)
– Nerea Garmendia (Linkia FP – Joventut Les Corts)
– Laura Arroyo (Campus Promete)

Hauetaz aparte, Itziar Ariztimuño Bizkaitarra ere “Barakaldo Hiria” nazioarteko txapelketan izango da, baina Espainiako U19F Selekzioarekin. Ariztimuñok munduko txapelketa jokatuko duten 12 jokalariren artean egotea du helburu.