MENU
REUNION-ESCOLAR

Eskola taldeen koordinatzaileekin lehen hartu-emana

Astearte honetan Eskola Mailako taldeak dituzten klub eta ikastetxeen arduradunak deituak izan ziren, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Lehiaketen arduradunekin 16/17 ikasturteko eskola saskibaloiaren garapena aztertzeko.

Pili Perez, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeko Eskola Saskibaloi arduradunak  Jesus Ituño, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendari Teknikoak,  Iñaki Camarero Zuzendari Teknikoak eta Maite Pozo Idazkariak hurrengo ikasturterako aldaketak proposatu zituzten. Pasa berri den ikasturtean ondo egindakoak eta datorren denboraldirako hobetu beharreko gauzak ere aztertu zituzten..

Mahai gainean  3×3 eta 3×3-5×5 mailako lehiaketa sistema arautzeko Komisio bat dago, Arautegiaren formatu berria, taldeen izen ematean multzoen sistema mantentzea eta Errendimenduko haur mailan defentsa guztiak onartzea ere aztertuko a. Batzuen eta besteen proposamen eta zalantzak jasota, Bizkaiko Saskibaloi Federaziak burutuko diren ekintzen berri emango du puntualki.