MENU
SEGUNDA-FEM-GETXO

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAIKA: Burdinola Getxok ez du igoera lortu

(ARGAZKIA: Getxosaski.com)

Ezustekoa gertatu da asteburu honetan Getxoko Fadura kiroldegian ospatutako emakumezkoen lehen mailako Igoera Fasean etxeko taldearekin kanporatzearekin. Burdinola Getxo finaletik kanpo geratu da finalerdietan Sensitest Navarro Villosladaren aurka 49-58 galdu eta gero. Express Hondarribia Ikasbasket gipuzkoarrak izan dira mailaz igotzea lortu dutenak.

Talde bizkaitarrak maila igotzea zuen helburu baina ez zen finalerdiak gainditzeko gai izan. Larunbateko bigarren finalerdian Burdinola Getxok 49-58 galdu zuen. Lehen zatia oso orekatua izan zen eta atsedenaldira 30-33 iritsi ziren, bigarren zatirako dena erabakitzeke utziz.

Atsedenaldia eta gero etxekoak agintzen hasi ziren baina hirugarren laurdeneko azken minutuetan ez ziren fin ibili eta nafarrak horretaz baliatu ziren 6 puntuko aldea lortuz 40-46. Abantaila hori oso ondo kudeatu zuten eta azkenean 9 puntuko aldearekin irabazi zuten.

Getxo finaletik kanpo zegoen, finala Nafarrek jokatu zuten Express Hondarribia Ikasbasket talde gipuzkoarren aurka eta igoera Hondarribikoek lortu zuten 46-58.