MENU
MAITE-MUGIRA

EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA: Gernika KESB taldeak egindako ahalegina garesti ordaindu du Ardoien aurka

Azkenean ez dugu talde bizkaitarrik izango Emakumezkoen Liga 2ko Igoera Fasean, izan ere helburu horren bila lehiatuko den taldea Ardoi izango da Gernika KESB taldeari 33-50 irabazi eta gero.

Erronka zaila zuten aurretik Josema Alcántaren neskek baina ilusio askorekin egin zien aurre. Hasi eta berehala Maite Mugiraren hiruko batekin Gernikarren joko ona etorriko zela zirudien baina alde bietatik saskiratzeko arazoak ikusten ziren. Erasoan ez zebiltzan fin eta lehen laurdena 10-11 bukatu zen.

Gernika KESB taldeari aurreko eguneko esfortzua sumatzen zitzaion, txispa eta explosibitate puntu hori falta zitzaien. Ardoi sendo irten zen eta bizkaitarren erasoaldiak kontrolpean zituen. Alcantaráren neskek jaurtiketa libre larregi galdu zituzten eta bigarren laurdeneko nafarren hiru hirukoek atsedenaldira 20-27koarekin iristea ekarri zuten.

Atsedenaldiaren ondoren Ardoi ideia argiagoekin kantxaratu zen. Gernika deseroso zegoen, 27. Minutuan 24-39 jarri zen eta aurreko jardunaldian eginiko esfortzua garesti ordaindu zuten.