MENU
TICKETING

Fase Finalerako sarrerak dagoeneko salgai

Astelehen honetatik erosgai dituzue Kluben Arteko Gizonezkoen Espainiako Junior Mailako Saskibaloi Txapelketako azken faseko sarrerak. Sarrerak online erosteko ondorengo helbideetan sartu behar zarete.

Gogoratu partiduaren egunean bertan leihatiletan sarrerak erosteko aukera egongo dela.

Aurreko faseko partiduak dohainik dira, guztira 48 partidu. Maiatzaren 3an jokatuko diren final zortzirenak ikustea ere doanik izango da. Final Laurdenetatik aurrerakoa Bilbao Arenan jokatuko da eta partidez gozatzeko sarrera bat eskuratu beharko da. Sarrerak Bilbao Arenako leihatiletan ere eros ahalko dira partiduaren egunean bertan.

  • Azken Fase osorako Bonoa ( final laurdenetatik aurrera): 20€
  • Jardunaldi bakoitzeko goizeko edo arratsaldeko sarrera:8€
  • Finalerako eta hirugarren eta laugarren postuetarako sarrera: 10€

BATUTAKO DIRU GUZTIA BIZKAIKO ETA EUSKADIKO SASKIBALOIA SUSTATZEKO ERABILIKO DA OSOTASUNEAN.