MENU
  • ALL-STAR-SENIOR-BIZKAIA5
  • ALL-STAR-SENIOR-BIZKAIA-4
  • ALL-STAR-SENIOR-BIZKAIA3
  • ALL-STAR-SENIOR-BIZKAIA-2
  • ALL-STAR-SENIOR-BIZKAIA-6

Senior mailako saskibaloiaren jaia I. Zona Bizkaina All Star-ean

(ARGAZKIAK: ANDONI PÉREZ/ZONA BIZKAINA)

Beste behin, Bizkaiko Senior Mailetako All Star.a ospatu da. Oraingo honetan, Iker Añon eta Ugeraga Saskik beraien ideia laga diote Zona Bizkainari eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza jaso zuen.

EMAKUMEZKO SENIORRAK

I All Star honi, Emakumezko Senior mailarekin eman zitzaion hasiera. Lehen mailako Seniorren Azken Fasea jokaturiko taldeen lau entrenatzaileek zuzendu zituzten talde biak.

Talde Zuria: Miren Aspillaga, Iratxe Adán, Ariane Aldama, Sílvia Ramos, Nerea Iturregi, Naiara González, Ane Ortiz de Zarate, Amaia Morente, Idoia Iturriaga eta Zuriñe Martin.

Entrenatzaileak: Roberto Flores eta Jorge García.

Koloredun Taldea : Aintzane Rollán, Begoña Pérez, Jone Menéndez, Aitziber Corcuera, Iuliana Balog, Maider Calvo, Arrate Aurrekoetxea, Alba Melendre, Aiala Maguregi, Maider Abasolo eta Miriam García.

Entrenatzaileak: Iker Añón eta Dabid Vázquez.

Lehen minutuetan asko nabaritu zen bi taldeetako jokalariak elkarrekin jokatzera ohitu gabe daudela. Huts egite asko izan ziren baina minutuak aurrera pasa ahala kalitatea agerian geratu zen. Saskiratze politak ikusi genituen eta garaipena Zurientzat izan zen 68-65. Partiduko MVP-a Miren Aspillaga izan zen, 18 puntu sartu eta 22ko balorazioa jaso zuelarik. Mirian Garcia hurbil izan zuen 11 puntu eta 17ko balorazioarekin.

GIZONEZKO SENIORRAK

19:00etan eman zitzaion hasiera jardunaldiko bigarren partiduari. Gizonezkoek kirol honen alderik ludikoena erakutsi zuten.

Talde Zuria: Oier Lemos, Ibon Carreto, Arkaitz Martínez, Alfonso González, Aitor Onaindia, Aitor Rey, Guillermo Rojo, David Peña, Xabier Azpitarte, Miguel Pérez de Laborda, Borja Lorenzo.

Entrenatzaileak: Iñaki Sedano eta Javier García Panizo.

Koloredun Taldea: Eder Txabarri, David Villalobos, Víctor García, Asier Irastorza, Iñigo Van Konisloo, Noel Rabanedo, Imanol Pis, Jon Águila, Gonzalo Codesido, Edu Calvo, Ignacio Rebollo.

Entrenatzaileak: Santi Casado y Luismi García.

Gazteenen  kemenarekin eta beteranoen esperientziarekin, saskibaloi onaz gozatzeko aukera izan genuen. Markagailuan berdintasuna izan zen, baina oraingo honetan ere garaipena zurientzat izan zen. Partiduko MVP-a Aitor Onaindia izan zen 23ko balorazioarekin. Hurbil jarraitu zioten David Peña eta Ibon Carreto taldekideek 21eko balorazioarekin.

Erretiratzen diren Nerea Iturregi eta Alfonso Gonzálezek omenaldia jaso zuten..