MENU
CARTEL-NO-HOMOFOBIA

Bizkaiko Saskibaloi Federazioa homofobia, transfobia eta lesbofobiaren aurka

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, gaur Maiatzaren 17an  homofobia, transfobia eta lesbofobiaren aurkako Nazioarteko Egun honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen kanpainarekin bat egiten du.

Federazioak Bizkaiko kantxetan eta gizartean orokorrean egon daitezkeen portaera homofoboak gaitzesten ditu eta berdintasunezko tratuaren alde egiten du,pertsona bakoitzaren joera sexuala edo genero identitatea edozein delarik ere.