MENU
  • FF-INF-MASC-PATRONATO
  • FF-MINI-MASC-COVI-MADI6
  • FF-MINI-MASC-COVI-MADI3
  • FF-MINI-MASC-COVI-MADI2
  • FF-MINI-MASC-COVI-MADI
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO6
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO5
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO4
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO3
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO2
  • FF-INF-FEM-B-ESC-BERRIO

BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Patronato Gizonezkoen Haurren Maila Bereziko Txapeldun

Pasa den asteburuan Bizkaiko tituluak lortzeko partiduak ospatu ziren hainbat mailetan Ortuellako Barracón Kiroldegian. Patronatok lan asko egin behar izan zuen Errendimenduko Gizonezkoen Haur mailako txapeldun bilakatzeko. Escolapios Berrio baino gehiago izan zen Partehartzeko Emakumezkoen Haur Mailan, Vizcaya Ikastetxea Gizonezko Minietan nagusitu zen eta Karmengo Ama emakumezkoenetan.

GIZONEZKO HAURRAK MAILA BEREZIA

Patronato Bizkaiko Txapeldun bilakatu eta horrenbestez Euskadiko Eskolarteko Jokoetan lehiatuko da Azken Fasean finalerdietan Fincas Bellido Unamunori 86-36 irabazita eta finalean GetxoSaskiren aurka asko sufrituta. HoriBeltzek finalerdietan 52-39 irabazi zioten Santurtziri eta finalean Bilbotarrei gauzak zail jarri arren,ezin izan dira Euskadiko Eskolarteko Jokoetara sailkatu.

EMAKUMEZKO HAURRAK B

Escolapios eta Berrio Otxoak elkarren aurka jokatu zuten partehartzeko titulua bereganatzeko eta Aitor Lezearenak izan ziren irabazleak. Lehen laurden berdindu baten ondoren, bigarren laurdenean 23-3ko partziala lortu zuten, hein handi batean Ojangurenen lanari esker. Santutxukoak partiduari buelta ematen saiatu baziren ere,alferrikakoak izan ziren,azkenean 55-40.

GIZONEZKO MINIAK B

Madi eta Colegio Vizcayak talde indartsuena zein den erakutsi nahi zuten eta Zamudiokoak izan ziren nagusi. Vizcaya Ikastetxearen barneko nagusitasuna erabakigarria izan zen. Bukaeran 61-73.

EMAKUMEZKO MINIAK B

Calasancio eta Karmengo Ama izan ziren nor baino nor larunbat goizeko azken partiduan eta Zornotzarrek 33-36 irabazi zuten partidu orekatu baten ondoren.