MENU
  • FF-JM-BERRIO-UNAM8
  • FF-JM-BERRIO-UNAM7
  • FF-JM-BERRIO-UNAM6
  • FF-JM-BERRIO-UNAM5
  • FF-JM-BERRIO-UNAM3
  • FF-JM-BERRIO-UNAM2
  • FF-JM-BERRIO-UNAM
  • FF-JM-TABI-BERRIO
  • FF-JUN-MASC-FINAL

GIZONEZKO JUNIORRAK AZKEN FASEA: Bilbao Unamunok 39-49 irabazi dio Tabirakori eta titulua bereganatu du

Santutxuko Berrio Otxoa ikastetxean ospatu da Gizonezko Junior Mailako Azken Fasea maila honetan. Lehen jardunaldian Tourne Berrio Otxoak Bilbao Unamunoren erritmoa mantendu zuen lehen 28 minututan baina azken minutuetan ezin izan zuen erritmo hori mantendu eta zigor gogorra jaso zuen 43-99. Tabirakok 60-69 irabazi zion Mendibe gabe. Bigarren jardunaldian Bilbao Unamuno GetxoSaski baino gehiago izan zen eta Tabirako Baquék lan asko egin behar izan zuen Tourne Berrio Otxoari irabazteko. Lehiaketa ixteko, etxeko taldeak 66-73 irabazi zion GetxoSaskiri eta Bilbao Unamunok 39-49 Tabirako Baquéri. Denboraldia garaipenarekin, azken fasean porrotik jaso gabe eta titulua eskuan duela bukatu du Bilbao Unamunok.