MENU
FF-JF-GERNIKA-UNAM-2

AZKEN FASEA EMAKUMEZKO JUNIORRAK: Gernikak erraz eta Tabirakok sufrituz.

(FOTOS: Gernika KESB)

Hasi da ostiral honetatik igandera bitarte Gernikako Maloste Kiroldegian ospatuko den  Emakumezkoen Junior Mailako Azken Fasea. Lau talde daude tituluarengatik lehian eta momentuz Gernikak eta Tabirakok hurbilago dute titulua, beraien partiduak irabazi ondoren. Durangarrek 69-73 irabazi zuten La Salleren aurka partidari buelta eman ondoren eta Gernikarrek erraz gainditu zuten Unamuno 35-63.

LA SALLE BILBAO 69 – TABIRAKO BAQUÉ 73

La Salle bikain kantxaratu zen (6.min 13-3) Leguinarekin. Deustukoak abantaila horri eusteko gai izan ziren minutu batzuk, Tabirakok bere jokoa bilatzen zuen bitartean. Linazaren bi hiruko, Leguinaren 4 puntu eta Bernabe eta Vallejok saskiratutako beste 4 puntuei esker 34-15eko abantaila lortu zuten Deustukoek. Partiduak kolore bakarra zuen, horia, eta atsedenaldira 37-23 iritsi ziren.

Atsedenaldia eta gero partidua guztiz aldatu zen. Josu Ezquerraren taldea desagertu egin zen eta Tabirakok jaurtiketa libreekin asmatu zuen, defentsan ere aldaketak egin ostean. Pixkanaka, puntuz puntu, durangarren abantaila murrizten joan ziren, 11 minuturen faltan Fernandezen hiruko bati esker 46nako berdinketa lortu ostean. Hortik aurrera, alde bietan saskiratzeak eman ziren. Gogeascoecheak hiruko bat sartu zuen 3 minuturen faltan markagailuan 62-67koa ezarriz. Tabirakok une erabakigarrienean jaurtiketa libreak huts egin arren, lehendabiziko garaipena poltsikoratu zuen.

ESTATISTIKA

UNAMUNO 35 – GERNIKA 63

Gernika KESB taldeak ez zion aukerarik eman Unamunori. Alberdik eta Anituak erakustaldia eman zuten eta hasieratik gehiago izan ziren. 5-20koaren ondoren Indautxukoak partiduan sartzen joan ziren, (17-24, 15.min) baina Gernikarrek ez zuten ezuztekorik nahi eta Olaetaren joko bikainari esker atsedenaldira 23-38 iritsi ziren.

Atsedenaldia eta gero talde biak gozakaitz ibili ziren. Errazagoa zen hiruko saskiratzeak lortzea bikoak baino. Unamunok ez zuen aldea murriztea lortu eta hortik aurrera Gernikarrek oso eroso jokatu zuten. Azpimarratzekoa Ane Olaetak eginiko lana.

ESTATISTIKA