MENU
BB-GRAN-CANARIA

RETAbet taldeak garaipenarekin esan zion agur denboraldiari eta Zornotzak Granadarekin berdindu du seriea

(ARGAZKIA: Photo/M. Henríquez)

Endesa Liga bukatu da eta RETAbet jakitun zen ez zuela play-offik jokatuko. Ala eta guztiz ere Bilbotarrek 9. Postuan bukatu nahi zuten, baina ez zuten lortu Herbalifen aurka 86-80 galdu eta gero. Granadatik albiste hobeak etorri ziren. Zornotza Urrezko LEBera igoteko igoera play Offetan murgildurik dago eta Granadatik garaipen batekin itzuli da, seriea 1-1 dagoelarik. Bidaideak Bilbao BSR taldeak Vigori irabazi zion eta azken jardunaldian bere esku izango du lauko Finalera sailkatzea.

HERBALIFE GRAN CANARIA 80 – RETABET BILBAO BASKET 86

Bukatu da denboraldi honetako Endesa Liga eta bertan RETAbetek porrota jaso du Herbalifeko kantxan. Oso partidu orekatua izan zen eta minutu baten faltan markagailua 79-78 zegoen, Bilbotarrek garaipenean pentsatzen zutelarik. Kanariarrek saskiratzea lortu zuten eta Tabú bi aldiz saiatu zen hiruko lerrotik luzapena sortzeko baina ez zuen lortu eta garaipena irletan geratu zen. Bilbotarrek 10. postuan bukatu dute 14 garaipen eta 18 porroteko balantzearekin.

FUNDACIÓN CB GRANADA 81 – AMETX ZORNOTZA 84

Ametx Zornotzak seriea Larrea Kiroldegira dakar Urrezko LEBera igoera lortzeko helburuarekin. Lehen partiduan Mikel Garitaonandiaren mutilek 79-68 galdu zuten. >Bi egun beranduago, Zornotzarrek bigarren partidua irabaztea lortu zuten. Bizkaitarrak aurretik joan ziren denbora osoan. Carlos Cobo Granadarrak hiruko batekin aurretik jartzeko aukera izan zuen baina baloia ez zen sartu eta Dani de la Rua hiruko lerrotik partidua erabakita utzi zuen.

 

AMFIV VIGO 73 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 80

Bidaideakek liga erregularreko azkenaurreko partidua irabazi beharra zeukan Lauko Finalean  eta garaipena lortu zuen AMFIV Vigoren aurka. Talde biak erasoan murgildu ziren eta oso alde txikiak izan ziren. Bigarren zatian alde horiek Bilbotarren alde handitu ziren 45-53, 30 minutuan. Gilen taldeak abantaila ondo kudeatu zuen eta galiziarren erasoei aurre egin zieten partidua 73-80 irabaziz.

Liga Erregularra larunbat honetan itxiko dute Txurdinagan Valladolideko Fundación Grupo Norteren aurka.Talde honek, bizkaitarrek bezala Albaceteko Lauko Finalera sailkatzea du jokoan.