MENU
BSR-VALLADOLID

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Valladolid taldeari irabazi dio (63-44) eta Lauko Finalerako sailkatu da

(ARGAZKIAK: Bilbao BSR / Batirtze Saez)

Asteburu honetan bukatu da Gurpil Gaineko Saskibaloiko Liga Erregularra eta Bidaideakek lehen 4 sailkatuen artean geratzea zuen jokoan. Domingo Gilen taldeak Fundación Grupo Norteri irabazi beharra zeukan. Txurdinagakoek bigarren laurdenean lortu zuten dominatzea eta hortik aurrera Valladolidekoak baino gehiago izan ziren.

Talde biek, datorren asteburuan Albaceten ospatuko den Lauko Finalean egon nahi zuten eta partidua irabaztera irten ziren Txurdinagan. Lehendabiziko abantailak bilbotarrentzat izan ziren, hein handi batean Turek-i esker. Lalo Garciak partidua berdintzea lotu zuen eta lehen laurdena 19-16 bukatu zen. Hurrengo laurdenean Bilbotarrak nagusi izan ziren,aurkariari ez zioten saskiratze erosoak egiten uzten eta atsedenaldira 37-20 iritsi ziren.

Bigarren zatian Bidaideakek partidua kontrolpean izan zuen, aurkariaren saiakerek Turek aurkitzen zuten aurrean. Azkenean 63-44 eta Lauko Finalerako sailkapena.