MENU
CTO-ESPANA-CADETE

KADETE MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Loiola Indautxu, Bilbao Unamuno eta Gernika KESB taldeek beraien aurkariak ezagutzen dituzte

Astearte honetan gizonezko eta emakumezkoen Kadete mailako Espainiako Txapelketen multzoak zozketatu dira. Bizkaiak 3 ordezkari ditu: Loiola Indautxu, Bilbao Unamuno eta Gernika KESB taldeek lehen faseko aurkariak ezagutu dituzte.

GIZONEZKOAK

Maiatzaren 21etik 27ra Lleida eta Torrefarreran ospatuko da Espainiako Gizonezko Kadeteen Txapelketa. Lehen fasea lau taldez osoturiko 8 multzotan ospatuko da. A,B,C eta D multzoetako lehen hiru sailkatuak final zortzirenak jokatzeko sailkatuko dira, E,F,G eta H multzoetako irabazleekin batera. Final Zortzirenak eta Final Laurdenak  Barris Norden eta Lleidako Pardinyesen jokatuko dira. Finalerdietatik aurrerako partiduak Barris Norden jokatuko dira.

Beraz, Loiola Indautxu A multzoan egongo da Real Madril, Valentzia eta San Antonio Caceresekin batera. 4 talde hauetatik 3 hurrengo errondara sailkatuko dira. Bilbao Unamuno H multzoan dago Errioxako Txapelduna, Aragoiko hirugarrena eta Melillako lehenarekin batera. Multzo honetan soilik lehen sailkatuak egingo du aurrera.

Multzoak honela geratu dira, egutegi osoa esteka honetan ikus daiteke

A MULTZOA

 

 

Real Madrid

1.MAD

Madrid

Loiola Indautxu

1. EUS

Bilbao

Valencia BC

1. VAL

Valentzia

S. Antonio Cáceres  

1. EXT

Cáceres

 

H MULTZOA

 

 

Bilbao Unamuno

2.EUS

Bilbao

ABQ Calahorra

  1. ERRIO

Calahorra

CN Helios

3. ARA

Zaragoza

Melilla Bto

1. MEL

Melilla

 

EMAKUMEZKOAK

Emakumezkoen Kadete mailako Espainiako Txapelketa Huelva, Aljaraque eta Punta Umbrían jokatuko da Maiatzaren 21etik 27ra bitartean. Lehen fasea lau taldez osoturiko zortzi multzotan jokatuko da.

A,B,C eta D multzoetako lehen hiru sailkatuak final zortzirenak jokatzeko sailkatuko dira, E,F,G eta H multzoetako irabazleekin batera. Final Laurdenetatik aurrera Huelvako Andrés Estradan ospatuko dira partidu guztiak.

Gernikarrak B multzoan egongo dira, multzo honetan talde indartsuenetariko batzuk izango dira, Sant Adriá. Spar Gran Canaria edo Real Canoe. Hurrengo errondara 3 talde pasatzen badira era, sailkatzea oso garesti egongo da.

B MULTZOA

 

 

Snatt’s Sant Adriá

1. KAT

Sant Adriá de Bessos

Spar Gran Canaria

2. KAN

Las Palma G.Canaria

Gernika KESB

1. EUS

Gernika-Lumo

Real Canoe

2. MAD

Madrid

Multzoak honela geratu dira, egutegi osoa esteka honetan ikus daiteke