MENU
CUADRO-CUARTOS

ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETA: Final laurdenetako koadroa osotua dago

Azken fasean guztiz murgildurik gaude eta asteazken honetan lehian zeuden 16 taldetatik soilik zortzik jarraitzen dute aurrera. Benetako ordua iritsi da eta oraindik aurrera partidu guztiak Bilbao Arenan jokatuko dira. 8 taldetatik 7 ACB taldeen harrobietakoak dira.

Final laurdenetatik aurrerako partiduak ikusteko ordaindu beharra dagoela gogorarazten dizuegu.

Sarrerak aurretiaz eros daitezke ondorengo helbidean.

Gogoratu partiduko egunean leihatiletan sarrerak eskuratzeko aukera egongo dela.

  • Azken Fase osorako Bonoa ( final laurdenetatik aurrera): 20€
  • Jardunaldi bakoitzeko goizeko edo arratsaldeko sarrera:8€
  • Finalerako eta hirugarren eta laugarren postuetarako sarrera: 10€

BATUTAKO DIRU GUZTIA BIZKAIKO ETA EUSKADIKO SASKIBALOIA SUSTATZEKO ERABILIKO DA OSOTASUNEAN.